Aldu

Height 1179 m
Mendialde Aldo
Localization ED50 UTM 30T X.652572, Y.4743786
ED50 42.830667 N, -1.133372 E.
Other names Beortea
Start points
Near · Olotoki · Santa Kruz · Erremendia · Arburua · Aritzgaña · Beiegu · Orlagatu · Aldaxur · Sasari · Migoleta
Lurraldeak »Nafarroa
Categories


Aldu
Aldu-Beortea

Zaraitzuko Itzalle herrixka mendiz inguraturik dago, Orlagatu eta Arburua izanik ezagunenak. Herritik iparrera, Aldu izeneko goi-ordoki bat dago, bi harkaitz lerro paralelo zorrotzek mugaturik. Harkaitz hauetatik garaiena Aldu edo Beortea izeneko mendia da. Haraino iristeko, baselizatik pasatzen den pista zabala hartu eta Aldu atakaraino joanen gara. Ordokiko zelaiak zuzen-zuzenean iparrerantz zeharkatu (harri handi batek gidatuko gaitu), azken zelaitxoan hasten den bidexkan gora abiatuko gara, gandor harritsura atera arte. Mendebaldera jarraituko dugu gandorrean barrena, plastikozko markak jarraituz Beortea harkaitzaren oinetaraino iritsi arte. Handik gorako bidea tximinia (II) nahiko deseroso bat da. Beortearen gandorra oso-oso estu eta zorabiagarria da, baina Nafarroako mendirik ezkutuenetako... eta “aereo”-enetakoan izanen gara.

Images

:)

:)

:)

:)

:)

:)

:)

:)

Comments
Submitted by zuriain on Tue, 2008-05-20 08:37.

Aldura igotzeko bide errazago eta zuzenago bat jarriko dizuet, jarri nuen aurrekoa nahiko zaila eta nekeza baitzen ;). Oraingoan Ibiltzietatik (Zaraitzu) abiatuko gara. Herrixkaren goialdean pista zabal baina atsegin batek lehen mendebaldera eta berehala hegorantz gidatuko gaitu, Liturkina edo Xubiketa sakan estuan gora, Argaña haitza inguratuz. Bide atsegin horrek Aldu eta Santa Ageda gandorren artean estuturik egiten du gora mendebalderantz zuzen-zuzen. Azken mendi honetan baseliza zaharraren hondakinak daude. Azkenean lepo belartsu batera aterako gara (1061m)nondik Alduko gandorra ikusten ahal baitugu. Gure aurrean (mend.) bi pista ikusiko ditugu, baina kasurik ez. Horren ordez, lepotik hego-ekialdean dagoen beste pista zikinago bat hartuko dugu. Hemendik aurrera bidetik kanpo ibiliko gara. Pista zikina hogei bat metrora utzi eta zuzenean gandorrerantz eginen dugu, harkaitza eskuinetik inguratuz ezpelen artean. Lepo belartsu batera iritsiko gara, ikuspegi zoragarriekin. Gandorra inguratzen jarraituko dugu, harritik urrundu gabe. Berehala toki estu batera sartuko gara, non zuhaixkek zailduko baitigute aurreratzea. Baina estugunea laburra da eta berehala zabaltzen da. Harrizko bi horma erraldoien artean gaude. Eskuineko horman pasabidea bilatu behar dugu: pago sendo baten oinetan hasten den aldapa harritsu bat. Hasiera deserosoa da(estua da, harri txintxar eta ezpel ugari) baina laster aire zabalera aterako gara. Handik aurrerakoa eskalada (II) erraz baina apur bat zorabiagarria da. Alduko gailurrean egonen gara. On egin!