Auztarri

Height 1407 m
Mendialde Abodi
Localization ED50 UTM 30T X.648232, Y.4758638
ED50 42.965195 N, -1.182520 E.
Start points
Near · Goñiburu · Berrendi · Idorrokia · Mozoloandi · Mendizar · Mendilatz · Lizardoia · Errozate · Bizkailuz
Lurraldeak »Nafarroa
Categories


Auztarri
Auztarri

Berrendipea eta Jakolla sakan pikuek inguratuta, eta Berrendiren harresien atzean ezkutaturik, badirudi mendizaleen planetatik at gelditzen dela Auztarri. Hala ere, mendi ederra da, bai Aezkoako Hiriberri edo Abaurregainetik igota, baita Tapla mendatetik abiatuta. Azken ibilbide hau askoz ere erosoagoa da, baina agian xarma apur bat galtzen du besteen aldean. Hobe dugu beraz Idorrokia eta Goñibururekin batera igotzea, gatz eta piper apur bat emateko. Hanka sendoko mendizalea Berrendiraino ere ausartuko da, edo Arrondoa haitzetik Aezkoako paisaiaz gozatzera. Gailurretik Irati, Abodi eta Pirinioen ikuspegi zabalak izanen ditugu. Tontorrean, ohiko tako geografikoaz gain, txartelontzi berri-berria aurkituko dugu.

Images

:)

:)

:)

:)

:)

:)

:)

:)

Comments