Larredez

Height 1103 m
Mendialde Iturrieta
Localization ED50 UTM 30T X.551688, Y.4739477
ED50 42.805337 N, -2.367878 E.
Other names Atxuri
Start points Alangua, Egileor, Erroeta
Near · Arrigorrista · Santa Elena · Abitigarra · Ilarratxa (San Kristobal) · Ballo · Murube · Perriain · Arburu · San Kristobal
Lurraldeak »Araba
Categories



Larredez
Tontorra mendebaldetik

Ez da gehiegi nabarmentzen tontor hau lautadatik begiratuta Santa Elena eta Arrigorrista artean, baina bi horien arteko ertz luzea ezagutzea merezi du. Haietan ez bezala Larredez aldean pagadiak ez du lortu hegoaldeko isurialdera sartzea eta ertzaren itzalean gelditua da, aldapa handiari eutsiz. Hegoaldeko isurialdean karaitza da nagusi eta horri zor dio, seguraski, bere beste izena, Atxuri alegia. Gorabehera oso txikia da gainaldean eta erraz egiten da bidea; neke handirik gabe sar daiteke, beraz, lehenago aipatutako bietako batekin ibilaldi berean. Igoera politena Egileor aldetik abiatzen da, mendebaldeko San Juaneko mendatera igo eta gandorrari jarraituta; baina ekialdetik ere igo daiteke, Alanguako mendatetik; eta hegoaldetik, Erroeta aldetik, zer esanik ez, neke handirik gabe gainera.
Lehenago egonagatik, ez dago gaur egun mendi hau EHko mendien katalogoan.

Images

:)

:D

:)

:D

:D

:)

:)

:)

:D

:)

:)

:)

:D

:)

:)

:)

:)

:)

:)

Related nodes

submitted by inaxio at Sun, 2006-07-16 19:37

Comments