Orba

Height 1244 m
Mendialde
Localization ED50 UTM 30T X.665768, Y.4723070
ED50 42.641486 N, -0.978089 E.
Start points Sigues, Salvatierra
Near · Virgen de Peña · Belbún / Borreguil · Escalar, El / Pasopetón
Lurraldeak »Zaragoza
Categories


Orba
Goiko gandorra

Erronkari ibarreko atea den Sigues arroilak Leireko mendizerra eta Orbakoa bereizten ditu, Ezka ibaiak zulatutako amildegi ikusgarrietan. Aragoiko lurretan gaude, baina EHtik oso hurbil oraindik. Orba ez da oso mendi bisitatua, eta horregatik bideak nahiko itxita daude. Txango aproposa izan daiteke Pirinioetara joan eta eguraldi txarra aurkituz gero. Sigues eta Salvatierratik igo gaitezke. Edozein kasutan, bi herrien arteko pista hartu behar dugu, eta gogor igo, kairn batzuk aurkitu arte. Kairn hauek bidexka erdi galduetan barrena eramanen gaituzte, eta poliki poliki mendiko gandorrera hurbildu. Igoera leundu eta baso irekiagoetan barrena ibiliko gara, gailurreko erpin geodesikoraino. Ikuspegi mugatu baina ederra izanen dugu bertatik, hegoaldera batez ere, Esa urtegiaren gainean.

Images

:)

:|

Comments