Txitxirimuria

Height 1049 m
Mendialde
Localization ED50 UTM 30T X.668161, Y.4735255
ED50 42.750626 N, -0.945306 E.
Start points Burgi eta Erronkari arteko errepideko 20. km.a
Near · Kukula · Argaraieta · Dozola · Argible · Gazteluzarra · Virgen de Peña · Puntabarrena · Seseta
Lurraldeak »Nafarroa
Categories


Txitxirimuria
Txartelontzia

Mendizale andana joaten da Erronkari ibarreko mendiak igotzera. Hiru erregeen mahaia, Auñamendi, Kartxela, Lakhura... hala ere, inor gutxi ibiltzen da ibar honen hegoaldeko mendietan barrena (Kamille izan ezik, jakina). Horrek gure kontra jokatzen du, bideak itxi egiten direlako. Baina bestalde paraje hauetan bakardadeaz gozatzen ahal dugu, baita inor gutxik zapaldu duen mendi batean egoteko plazerraz. Eta Txitxirimuria horietako bat dugu. Bere anaia nagusia den Kukulatik Ugañain sakanak berezita, bi mendi hauek nahiko antzekoak dira: piramide formakoak, harrizko gailur zapalak... eta sasiak harturiko hegiak. Argi ibili behar da bidea ez galtzeko, baina posible da Txitxirimuria kalte handirik gabe igotzea: Burgi eta Erronkari arteko errepideko 20. km.an, autoa utzi eta zubi txiki bat zeharkatuko dugu. Ez diogu kasurik eginen ezkerretara ateratzen den bidexkari. Botxuela sakan basatiaren eskuinaldetik igotzen dena. Aurreraxeago, markak eta harri pilak dauden aldapa harritsu batean gora eginen dugu. Bide on bat aurkitu eta sakanaren ikuspegi ederra daukan talaia bateraino iritsiko gara. Handik aurrerakoa erraza da: mendien gandorretik ibiliko gara beti, borda zaharrak lotzen zituen bideari jarraikiz.

Behin Txitxirimuriaren oinetan, nik ez nuen biderik aurkitu. Bidexka erdi galduetan gora egin nuen, baina ba omen da bide bat.

Gailurra ezin airosoagoa da. Diputazioaren takoaz gain, guk jarritako txartelontzi ttiki bat ere topatuko duzue. On egin ; ).

Images

:)

:)

:)

:)

:)

:)

:)

:D

:)

:)

:D

:)

Comments