Urrizkain

Height 1212 m
Mendialde Areta
Localization ED50 UTM 30T X.640850, Y.4750075
ED50 42.889522 N, -1.275142 E.
Start points
Near · Bizkailuz · Baigura · Lareki · Baxa · Corona · Jaun Done Jakue · Elke · MendigaƱa · Berrendi · Zarikieta
Lurraldeak »Nafarroa
Categories


Urrizkain
Urrizkain

Baigura eta Aretako mendirik altuenetatik arroil sakon batetik berezita, bada mendikate apalago bat Hegoaldean Azparren herrixkaren gainean amildu eta Iparraldean Garaioaraino jaisten dena. Bizkailuz da kateko mendirik garaiena, baina hegoalderantz joz askoz ere mendi interesgarriagoak aurkitzen ditugu. Urrizkain mendi harritsu eta ikuspegi zabal eta garbikoa dugu. Igotzeko, Azparrendik iparralderantz abiatuko gara, Abaurrea errekaren saihetsetik. Hiru bat kilometro aurrerago lurrezko pista estu bat aurkituko dugu, Irigoien bordara doan pista zabalagoa atzean utzi eta hamar bat minutura. Bigarren pista honek Learpuru (1279m) eta Urrizkain (1212m) mendien arteko lepo ederrera eramanen gaitu. Handik bi mendiok igo genitzake. Txangoa luzatu nahi izanez gero, Urrikaindik mendebalderantz, badago Bozporro (1062m) izeneko harkaitz ikusgarri bat, Orotz-Beteluren gainean amiltzen dena. Jaisteko, Irigoien bordara joan eta handik hasten den pistan behera abiatuko gara Azparreneraino, txango zirkular eder bat osatuz.

Images

:)

:)

:|

:)

:)

:|

:)

:)

:)

:D

:)

Comments