|
|
Ibilbideak: Oinez
Jose-k bidalia 2008, abendua 30 - 20:30-an
| Kategoriak |
Huesca |
| ABIAPUNTUA |
Puente Coronas |
| Eskema |
Puente Coronas – Pleta de Llosás – Ballibiernako aintzirak – Gelat aintzira – Ballibierna |
Ibilbide honek, Ballibiernara igotzeko aukera erraz bat proposatzen du. Ballibierna bailaran gora igotzen den bidea amaitzen den tokitik abiatuta, Puente Coronasetik alegia, GR 11a jarraituz Ballibiernako aintziretara igoko gara, eta GRa utzita aldapan gora joko dugu Gelat aintzira dagoen sakonunearen bila, eta behin han, tontorrera ekialdetik igotzeko.
JAG-k bidalia 2008, abendua 11 - 05:26-an
| Kategoriak |
Iparraldea, Nafarroa |
| ABIAPUNTUA |
Jauregizarreko lepoa |
| Eskema |
Jauregizarreko lepoa, Malgorra Ttipia, Baltzazarra, Malgorra, Baltzazarra, Jauregizarreko lepoa |
Jauregizarreko lepoa Zuberoan dago, Larrainen, Nafarroako (Otsagabia) mugaren ondo-ondoan. Donaxaharretik Burdinkurutxeta igo ondoren, Iratiko Etxolatik hegoaldera 7 km errepidetik eta beste 6 km pistatik. Iratiko Etxolan karabanen aparkalekua dago eta aurrerago Chalet de Pedro ostatua. Pistaren hasieran "Route barrée" jartzen du, Bagargin (bide honen beste muturrean) langa omen dagoelako, baina Jauregizarreko leporaino ez dago oztoporik (autoz hel daiteke baina paseada zoragarria da). Gailurretik tontorrik tontor doa ibilbidea.
zuriain-k bidalia 2008, abendua 10 - 09:06-an
| Kategoriak |
Nafarroa |
| ABIAPUNTUA |
Leireko monasterioaren aparkalekua |
| Eskema |
Leireko monasterioaren aparkalekua-Ardibidea-La Cerrada ataka-La Cerrada mendia-Peñagujereada-Oso. |
Leireko monasterioaren aparkalekutik abiatuko gara iparralderantz. Etxe abandonatu baten ondotik igarota, ardibide zabalari jarraituko diogu, malda gogorretan gora, pista bizpahirutan zeharkatuz, baina uneoro ipar-ekialdeko norabideari eutsiz. Kastellar haitzen azpitik igaroko gara eta azken metroak sigi-saga eginen ditugu, La Cerrada atakara iritsi arte. Bertan zurezko kartel gezidun bat aurkituko dugu. Ezkerretara joz (mend.) Kastellar edo Arangoiti mendietara joanen gara.
JFdeA-k bidalia 2008, abendua 9 - 19:55-an
| ABIAPUNTUA |
Bakio |
| Eskema |
Bakio-Garbola-Burgoa-San Pelayo-Doniene-Eneperi-Bakio |
2004ean Luis-ek gure web-gunean utzitako oharrak jarraitu ditut.
Gotzon taberna ondotik Luzarraga kalea hartu errepidea amiatzeraino. Azken baserrian mendian gora gurpidetik ekin, ur-deposituaren ezkerretik. Pistarekin bat egin ostean norabide berean aurrera.
HM.tik Larrane-tik datorren pistarekin (Mendiko Txirridularientzat oharrak bertan)topo egingo dugu.
Norabidea aldatu barik Mañuko landetara helduko gara. Bertotik Garbola tontorra esku-eskura izango dugu. I.ra.
Norabide berean aurrera Burgoa tontorra.
JAG-k bidalia 2008, abendua 3 - 04:55-an
| Kategoriak |
Nafarroa |
| ABIAPUNTUA |
Irabiako aparkalekua (Otsagabitik 24 km Taplan barrena, edo GR-11tik Abodi zeharkatuta) |
| Eskema |
Aparkalekua - Itsu Osin - Lizardoia - aparkalekua |
Otsagabitik Iratiko etxeetara 24 bat kilometro egin ondoren, Irabia urtegiko aparkalekuan hasten da ibilbidea. Iparralderantz, "Itsu Osin / Cascada del Cubo" seinaleak markatzen duen pista hartu, autoak ez pasatzeko dagoen langa igaro eta hamar bat minututan Itsu Osinera helduko gara. Merezi du, pistatik irten eta errekara jaitsita, gutxienez 5 minutu ematea ur-lasterra ikusten (giro onarekin, itzulitakoan bainutxo bat).
ietxaburu-k bidalia 2008, azaroa 30 - 22:19-an
| Kategoriak |
Cantabria, Palencia |
| ABIAPUNTUA |
Cardaño de Arriba |
| Eskema |
Cardaño de Arriba, Lago de las Lomas, Pico de las Tres Provincias, Peña Prieta |
Peña Prieta, Palenciako ipar aldean dagoen “Fuentes Carrionas”eko parkean dagoela esan daitekeen arren, 300/400 metroengatik Cantabria da. Ondoren deskribatutako bidea, Palenciako Cardaño de Arribatik hasten da.
Herritxo honen sarreran (1.430 m.) dagoen parkinean autoa utzita, zubia zeharkatu eta bere kale bakarretik aurrera jarraitu eta elizaren ondotik igaroko gara. Herria atzean utzita, erreka ezkerretara dugula, haranetik aurrera, belardiak zeharkatzen, han hemen urkiak ikusten ditugula, errekaren beste aldera igarotzeko porlanezko zubi batera iritsiko gara.
JFdeA-k bidalia 2008, azaroa 30 - 13:45-an
| ABIAPUNTUA |
Araotz elizaldea |
| Eskema |
Araotz elizaldea-Ezate lepoa-Andarto-Arbe-Santikurutz lepoa-Orkatzategi-Santikurutz lepoa-Araotz elizaldea |
Araotz-eko elizaldeko aparkalekutik abiatu gara. Errepidean Mendebalera (gora) jo dugu azken baserriraino. Zoru asfaltatua amaitzen den tokian bidea bitan banatzen da: H.ra ateratzen da Ezate leporakoa, eta M.ra jarraitzen du Santikurutz leporako, bueltan bertotik jaitsiko gara.
Ezate lepoan I.ra eta eskura dugu Andarto tontorra.
Ezate-ra bueltatu gara dena elurtuta baitago. Bertotik Arbeko Degurixa-rako sarrerara jo dugu.
ietxaburu-k bidalia 2008, azaroa 25 - 21:11-an
| Kategoriak |
Palencia |
| ABIAPUNTUA |
Cardaño de Abajo |
| Eskema |
Cardaño de Abajo, Espigüete, Cardaño de Abajo |
Palencia probintzian, badago errepide bat, Cervera de Pisuerga herritik Guardo herrira, bi urtegien ondotik. Errepide honi, “carretera de los pantanos” deitzen diote. Urtegi horietako baten ondoan, (Camporredondo), Guardotik ez urruti, Cardaño de Abajo herria dago. Hemendik hasiko gara igotzen.
Jose-k bidalia 2008, azaroa 24 - 22:50-an
| Kategoriak |
Bizkaia, Cantabria |
| ABIAPUNTUA |
Santa Cruz |
| Eskema |
Santa Cruz – Alen – Betaio – Santa Cruz |
Jarraian azaltzen den ibilbidea, Artzentaleseko auzoa den Santa Cruzetik abiatzen da, Alen igo, handik Betaiora arteko mendi-bizkarrean zehar ibili, eta bigarren tontorra egin ondoren, Santa Cruzera itzultzeko. Tontor hauek, Enkarterrietako eta Kantabriako ekialdeko kostaldeko paisaietaz gozatzeko behatoki apartak dira. Horretaz gain, duela gutxira arte bizirik egon diren zenbait mehatz ustiapenen aztarnak ikusi ahal izango ditugu bidean.
ietxaburu-k bidalia 2008, azaroa 19 - 21:04-an
| Kategoriak |
Gipuzkoa |
| ABIAPUNTUA |
Aia (Ataungo auzoa) |
| Eskema |
Aia, Lareo, Sarastarri, Agaotz, Urkillaga, Aia |
Aia izeneko Ataungo auzo txikitik, eliza ondotik, abiatuta, errepidean behera metro gutxi batzuk eginda, ezkerretara, langa baten beste aldetik, marra zuri/gorriz seinalatutako bide bat ikusiko dugu. Bide hau hartu eta marra zuri/gorriak jarraituz, Arbilleta baserriaren azpitik eta ondoren Aiagerre baserriaren albotik, aurrera jarraituz pistatik, ekialderantz, ordu laurdenean, errekara iritsiko gara.
|
|