routes

Submitted by JFdeA on Sun, 2008-05-11 19:26.

Arlabaneko Dorleta pareko porlanezko pista hartu. Langa aurretik kotxea utzi eta aldaz gora E.rako norabideari ekin.
Goranzko bidean, 450m. igo behar baitira, hareztiaz eta pagadiaz gozatzeko aukera paregabea.
Gainaldean IL.aren seinaleak lagun izan ditut.E.ra.
Lizagarate lepoan ibilaldiaren norabidea aukera daiteke, honaxe bueltatu beharra baitago. E.ra eginez gero: Mugarriluze-Degurixa. I.ra Kurutzeberri-Degurixa.
Nik E.ra jo dut. Beraz, Mugarriluzera.
Mugarriluzetik Aumategigainerarantz abiatu naiz. Kasu honetan ere aukera bi daude. Tontorraren azpian IE.rantz jotzea, edo tontorretik bertatik.

Submitted by Jose on Wed, 2008-05-07 19:15.

Jarraian azaltzen den ibilbidea Lizuniaga mendatetik Urdazubi herrira doan zeharkaldi bat da, Ibanteli, Arxuria eta Mendibil mendien tontorretatik igarota. Garaiak izan ez arren, Ibantelik eta Arxuriak mendizale asko erakartzen dituzte, Arxuriak batez ere, hegoaldera erakusten dituen malkar ikusgarriek itxura berezia ematen baitie. Ikuspegi zabalak eskaintzen dituzte biek. Ibanteli eta Arxuria arteko bidea mendi-bizkar leun batetan zehar egiten da. Etxalargo usategiak daude tarte honetan. Mendibiletik Urdazubira jaisteko berriz, Urbia eta Loiara lepoetatik pasatzen da, Mitxelen Bordako errekastori jarraituz Urdazubira iristeko.

Submitted by inaxio on Tue, 2008-05-06 21:05.

Narbarten, errepidea jarraituko dugu Oronoz-Mugairi aldera herriko irteerarantz, iturri dotore bat ikusi arte ezker aldean: haren aldamenetik abiatzen den bide zabalari jarraituko diogu mendi aldera. Belardi batzuen artetik pasa, etxe bat atzean utzi eta laster helduko gara bidegurutze batera; ezkerrera joko dugu han, mendi aldera berriz ere. Hurrengo bidegurutzean ere bai, ezker-eskubiko bideak bazterrean utzi eta basorantz joko dugu. Basoan sartu eta bihurgune pare baten ondoren, beste bidegurutze batekin egingo dugu topo; han eskubi aldekoa utzi eta aldapan gora egiten duen pistari jarraituko diogu. Bide honek sigi-saga egiten du aldapan gora, nahikoa dugu gora egiten duen arrasto nabarmenena jarraitzea puska batean. Halako batean gain zabal batera heltzen da eta arrastoa desagertzen doa; aurrean izango dugu ordurako Oteitzoianaren HEko gandorra. Gandorrerantz jo eta laster egingo dugu topo Narbarte aldetik datorren pista zabalarekin.

Height: 1108 m. Zone: Saioa. Other names: Pikuda. Start points: Berroeta, Irurita, Artesiaga mt. Lurraldeak: · Nafarroa Categories:

Height: 1408 m. Zone: Uztarrotze. Other names: Sierra. Start points: Uztarrotze, Isaba, Laza mt. Lurraldeak: · Nafarroa Categories:

Height: 1407 m. Zone: Abodi. Lurraldeak: · Nafarroa Categories:

Submitted by ietxaburu on Sat, 2008-04-26 19:17.

Altsasutik Gasteizera goazelarik, errepidetik, Egino herriaren parean, eskuineko mendiaren beheko partean, leze itzel baten ahoa ikusiko dugu. Bada hortik hasiko da ibilaldi hau. Beratara hurbiltzeko, N1 errepidea utziko dugu eta Egino herrira hartu eta hemendik Ilarduia herritxora jarraitu, baina bertara iritsi baino 300 m. lehenago, eskuinetara pista bat ikusiko dugu, Lezera joateko bidea dela jartzen duen karteltxo batekin. Kilometro eskas eginda, aparkatzeko lekura iritsiko gara (590 m).

Lezetik datorren erreka eskuinean dugularik, mendiaren azpira hurbilduko gara eta mendian gora (burdinazko kable bat lagun) doan bidea ikusiko dugu. Inor ez dadila izutu, bideak ez du inolako arazorik eta berehalaxe mendiko bide arrunta bihurtzen da.

Height: 1506 m. Lurraldeak: · Nafarroa Categories:

Height: 1246 m. Zone: Areta. Start points: Aietxu Lurraldeak: · Nafarroa Categories:

Height: 1116 m. Other names: Gaztuluzarra. Start points: Bidankoze Lurraldeak: · Nafarroa Categories: