routes
Ibilbide motak
Lurraldeak
Submitted by JFdeA on Sun, 2008-05-11 19:26.
Arlabaneko Dorleta pareko porlanezko pista hartu. Langa aurretik kotxea utzi eta aldaz gora E.rako norabideari ekin.
Goranzko bidean, 450m. igo behar baitira, hareztiaz eta pagadiaz gozatzeko aukera paregabea.
Gainaldean IL.aren seinaleak lagun izan ditut.E.ra.
Lizagarate lepoan ibilaldiaren norabidea aukera daiteke, honaxe bueltatu beharra baitago. E.ra eginez gero: Mugarriluze-Degurixa. I.ra Kurutzeberri-Degurixa.
Nik E.ra jo dut. Beraz, Mugarriluzera.
Mugarriluzetik Aumategigainerarantz abiatu naiz. Kasu honetan ere aukera bi daude. Tontorraren azpian IE.rantz jotzea, edo tontorretik bertatik.
Submitted by ietxaburu on Sat, 2008-04-12 16:56.
Zestoako Urola ibaiaren gaineko zubitik abiatuko gara (50 m.). Zubia igaro ondoren, gorantz doan porlanezko pista utzi eta eskuinetara, Zastarrain aldera doana hartuko dugu. Berehalaxe, Lili jauregi dotorearen aurretik igaroko gara eta Goltzibar errekaren ondotik ordu laurdenean Zastarrainera iritsiko. Hemen, pistak ezkerreko errekaren ondotik jarraitzen du eta hiru edo lau minutura, erreka ondotik jarraitzen duena utzi eta eskuinetara, gorantz hartzen duen porlanezko pistatik jarraituko dugu.
Hogei minutu gorantz eta Olazabal Azpikoa baserri aurrean gaude. Pistak, baserriaren atzetik bihurgunea egiten du eta hortxe, ezkerretara, zelaietan gorantz, bidea hasten da. Bide honek zelai batzuk zeharkatu eta pinudi batean sartuko da. Bidea bitan banatuko da; batek zuzen aurrera jarraitzen du baina guk eskuinetara gorantz doana hartuko. Minutu gutxira, pagoak izango ditugu lagun, baina berriro pinudi gazte batera iritsiko gara. Hemen (Olazabal Azpikoa baserritik 10 minutu) bidea sasiz ia estalita dagoela ikusiko dugu, baina eskuineko maldan gora, bide arrastoak daude. Arrasto horietatik gorantz 25 metro gora eginda, borda bat ikusiko dugu eta bere aurretik bide bat datorrela (segur aski Olazabal Goikoa baserritik dator bide hau). Bide hau hego alderantz jarraituz, Sagarreta deritzon kilometro pasatxoko sakanera eramango gaitu. Hemen pista hasiko da eta sakanaren beste alderaino joango gara (mendebalderantz). Azken metroak igo lepoa zeharkatzeko eta beste aldean, Lasturretik datorren errepidearekin egingo dugu topo, Aittola Berri baserritik hurbil. (550 m., 1:30 Zestoatik).
Submitted by JFdeA on Sun, 2008-03-30 10:37.
Ibildie honen hasieran IL.aren seinaleaz baliatu naiz Ataunetik Errenagarako pistarekin bat egin arte. Uidui borda-gunea gainditu ostean Erako norabidean Ira jo dut mendian gora Malkorri tontorrera. Ez dago markarik, bidean topo egin dut Zearragoena Jentil harriarekin.
Errenagatik aurrera berriz IL-aren seinaleak, eta Urretxiki bordatik aurrera Txortxorre bide osoan pagadi zoragarrian zehar.
Submitted by Jose on Sat, 2008-03-22 12:48.
Urdelarrera igotzeko abiapuntu arruntena izan ez arren, Billabona aldetik badago bertara iristerik, Belabietatik iparraldera luzatzen den mendi-bizkarreko pinudietan zehar.
Submitted by Jose on Tue, 2008-02-12 21:55.
Etxegarate mendatearen gainean kokatua, Areatza, tontor bat baino gehiago gorabehera txikiko mendi-bizkar bat da. Areatza hegoaldeko ertza da, iparraldekoak Aitxu du izena, eta bien artean Izozkoa gaina dago. Etxegarate abiapuntu hartuta itzuli erraz eta polit bat egin daiteke, igoeran Unanibi lepotik igarota, eta jaitsiera GR bideen markak jarraituz eginez.
Submitted by Jose on Mon, 2008-02-11 20:44.
Intzako Dorrera igotzeko abiapuntu egokia da Guardaetxea. Pagomari eta Errenagatik igarota Intzako Dorreko azken maldei hegoaldetik ekitea izango da ziurrenez tontor honetara iristeko aukerarik errazena. Itzulera Unagako larreetatik eginez gero itzuli eder bat osatuko dugu, eta Beloki muinoaren gaina zapaltzeko aukera eskainiko digu.
Submitted by Jose on Mon, 2007-12-24 19:37.
Artzanburura igotzeko abiapuntu egokia eskaintzen du Zegamako tren geralekuak. Igoeraren zati handi bat, Intzuzaeta lepotik Biozkornia lepora, GR 34 ibilbidearen parte denez ongi adierazita dago marka zuri-gorriz, eta gainera mendizale askok erabiltzen dute bide hau Aizkorri eta Aloñako mendikateko tontorretara igotzeko. Horren ondorioz bidea erraz jarraitzen da, eta arazo gabe igoko gara.
Submitted by Jose on Sat, 2007-12-15 18:31.
Urbiara gerturatzen diren mendizaleen artean aukera nagusia Aizkorri bada ere, Urbiako larreen inguruan badira beste hainbat mendi ere, altueragatik asko nabarmendu ez arren xarma badutenak eta bisita bat merezi dutenak. Horietako bat da Burgalaitz. Jarraian azaltzen den ibilbideak Urbiako Fonda abiapuntu bezala hartuta Burgalaitz du helmuga.
Submitted by Jose on Sat, 2007-08-04 22:00.
Ibilaldi hau Azkoititik Izarraitzera igotzen da nahiko zuzena den bide batetatik, eta mendikateko tontor aipagarrienak diren Kakueta, Erlo eta Xoxotetik igaro ondoren mendikatea hegoaldetik inguratuz Azkoitira itzultzen da.
Submitted by Jose on Mon, 2007-07-09 18:57.
Ibilaldi zirkular honek, Altzotik abiatuta Otsabio eta Laparmendik osatzen duten mendikate txikiaren hego-mendebaldeko magaleko basoa zeharkatzen du gora-behera gutxirekin, ondoren mendi-bizkarrera igo eta gandorretik itzultzeko, aipatutako tontorretatik igarota. Gandorretik ibiltzea nahiko deserosoa da zati askotan, haitz biziz osatuta dagoelako, eta luze egiten da, baina oso polita da.
|