|
Hauxe da SUA argitaletxearen 'Gipuzkoako mendien eskuliburua', nolabait esatearren. SUAren era honetako liburuetan ohi denez ibilbide bakoitza bere mapatxoarekin dator, zehaztasun handirik gabe, baina ibilbidea irudikatzeko moduan. Ibilbidearen azalpena inguruko hainbat jakingarrirekin atonduta dator, irakurketa samurtu eta ibilbideari interesa gehitu nahiean. Mendi aukerak EHMFaren katalogoari jarraitzen dio: Katalogoan jasotako guztiak ageri dira, hauen inguruko beste batzuk gehituta. Ibilbideak igoera ez beste bide batetik jaisteko moduan azaltzen dira askotan eta hori eskertzekoa da. Argaz |