Books

Egileetako batek eskatu bezala eransten dut. Bota beharko diogu begiratu bat.

Hauxe da SUA argitaletxearen 'Gipuzkoako mendien eskuliburua', nolabait esatearren. SUAren era honetako liburuetan ohi denez ibilbide bakoitza bere mapatxoarekin dator, zehaztasun handirik gabe, baina ibilbidea irudikatzeko moduan. Ibilbidearen azalpena inguruko hainbat jakingarrirekin atonduta dator, irakurketa samurtu eta ibilbideari interesa gehitu nahiean. Mendi aukerak EHMFaren katalogoari jarraitzen dio: Katalogoan jasotako guztiak ageri dira, hauen inguruko beste batzuk gehituta. Ibilbideak igoera ez beste bide batetik jaisteko moduan azaltzen dira askotan eta hori eskertzekoa da. Argaz

Webgune honen abiapuntu bezala erabili zen zerrenda jasotzen du argitalpen honek eta erreferentzia egokia gerta daiteke norbere inguruko tontor esanguratsuenak ezagutzeko. Zerrendak baditu ordea bere urteak (zein urtetakoa ote da lehenengoa?), eta zerrendan dauden hainbat tontor ez dira izango gaur egun beharbada orduan bezain estimatuak: komunikabideak hobetu ahala mendizalearen eskumenera hurbildu diren mendiak asko dira eta norbere inguruko mendiak ezagutzeko joera baino gehiago ari da nagusitzen urrutian beste askok ere bilatzen dituzten tontor ezagunetara abiatzeko joera.

Zerrendaz gain baditu mendien kokapena adierazten duten mapa xume batzuk ere, 100 mendien lehiaketako araudia eta mendian seguruago ibiltzeko gomendatutako jarraibide mordoska, eranskin gisa.