Navigation
Aragón
Lurraldeak
User login
|
Acherito
Zurizako mendi handietako bat. Paso del Caballotik abiatzen bazarete, kontuz ibili Plana de Diego parean, deskuidoan erraza baita konturatu gabe, amaigabeko aldapa horretan, Gamuetarako bidea hartzea, lainoa tartean bada batez ere, edota haizearengandik babesteko eskubi aldera jotzen baduzue. Alde honetatik igoz gero, Foyas del Ingeniero aldetik jaitsi zaitezkete Linzara, bidea aldatuz. Ez du aparteko zailtasunik eguraldiak sortutakoak ez badira (haizeak jotzen duenean, esaterako, oso gogor jotzen du Plana de Diego aldean eta hotza bada arazo handia izan liteke). Bera adinako tontorra da Gamueta, baina ez da zerrendan ageri, elkarrengandik gertu samar daudelako beharbada. |
|||||||||||||||||
| em.luberri.net is not responsible for any incorrect, unauthorized, or inappropriate content. The information you find on this site could be inaccurate. Use your judgement. |