Adi

Height 1458 m
Mendialde
Localization ED50 UTM 30T X.626796, Y.4764366
ED50 43.020626 N, -1.443945 E.
Start points Zilbeti, Urkiaga, Sorogain.
Near · Isterbegi · Egietako gain · Iramendi / Amutz · Argintzo · Okoro · Mendixuri · Lindus · Azegia · Alba · Otsamunho
Lurraldeak »Nafarroa
Categories »EHMK




Adi
Kixarramun (HE) aldetik ikusita inaxio

Euskal Pirinioko mendi handietako bat da Adi, bai bere altueragatik eta bai inguruetan handiagorik ez duelako. Urkiagako mendatetik abiatzen den igoera da errazena, baina askoz igoera politagoa egin daiteke Urepeldik abiatuta, Izterbegi ere bidean zapalduz. Jaisteko Iturrunburu aldera jo dezakegu, bide beretik ez itzultzeko.

Images

:)

:)

:)

:)

:)

:)

:|

Attachments
Submitted by eteneta at 2006-04-22 21:55:00

Adirako biderik ohikoena

Submitted by batenbat at 2005-07-27 18:26:54

Luzea baina erreza (IGC)

Related nodes
[ibilbide] .. Adi

submitted by batenbat at Thu, 2004-07-29 23:00

[ibilbide] Urepel .. Adi

submitted by Juanjo at Thu, 2004-12-23 00:00

Comments
Submitted by MIKEL on Tue, 2004-08-31 15:11.

Bizpahirutan izana naiz bertan lainoa tartean nuela. Bakarrik behin nire hego haize kuttunarekin.
Mendiak bere alboetatik ditu bi bide mitikoak: Urkiaga eta Sorogainetik. Biak dira ederrak, aukeran Urkiagakoa aukeratuko nuke.
Urkiagan, Eugitik igota, eskubira jo behar duzue. Ezkerreko bideak Okorora eraman gaitzake hurrengo batean.
Pistak zenbait kurba egiten ditu baso zoragarrian barrena, Mikel Anabitartek adierazi lez. Basotik ateratzean, hesi luzera aterako gara. Hesia gurutzatu eta ekin zuzen, eskubira, aldapa gogorrari. Behin gandorra erdietsita, ezkerretara jo, zilindrora iritsi arte. Bistak sekulakoak, Saioaren parekoak, Pirinioa gertuago dagoen abantailarekin.

Submitted by Mikel Anabitarte (not verified) on Fri, 2004-07-16 10:23.

Baten bat harrituta geratuko da, baina nire ustez Adi Euskal Herriko mendirik ederrena dugu. Atzo bertan egin nuen igoera Urkiagatik. Zoragarria! Ez naiz nekatzen joaten, gogokoen dudan aroa ekaina, uztaila delarik. Bertako pagadia sekulakoa da. Nekez aurki daiteke hor baino paraje egokiagorik bazkaldu eta siesta botatzeko. (Beste batzuk hondartzak nahiago dituzte. Hor konpon ez dakite bizitaz disfrutatzen!

Submitted by Javi (not verified) on Tue, 2001-11-13 21:42.

Neguan igota, elur beteta eta haize zakarrak jota ez zen oso gustukorik, beraz beste urtaro batean bueltatzea egin beharra, nahiz eta merezi zuen igoerak.