Aintzioako haitzak / Korroskari

Height 1218 m
Mendialde Labia
Localization ED50 UTM 30T X.630935, Y.4752310
ED50 42.911405 N, -1.395992 E.
Start points Aintzioa, Urdirotz.
Near · Larrogain · Elke · Jaun Done Jakue · Ukua · Corona · Measkoitz · Baxa · Egietako gain
Lurraldeak »Nafarroa
Categories »EHMK


Aintzioako haitzak / Korroskari
Aintzioako hormak Larrogain aldeko lepotik

Mendi ederra da Korroskari, Ekialdetik ikusita batez ere, baina zaila da oso gainaldean ibiltzea, karehaitzak eta ezpelak osatutako labirinto kaotiko horretan. Aintzioa aldetik abiatzen diren bideak ere ezpeldian barrena igotzen dira, eta arrasto egokia aurkitu ezean, sekulako lana da aurrera egitea. Urdirotz aldeko bidearen arrastoa nahiko galduta dago, antza denez.
Tontorra, gunerik altuena, karehaitzez osatutako gandor batek osatzen du, landaretza trinkoaz inguratuta, eta harripila batez markatuta dago. Buzoia ordea HEko mutur batean dago, Urdirotz aldera begira dagoen amildegiaren ertzean, lehen aipatutako gaina baino 10 m. gutxiagorekin (GPSaz neurtuta). Bigarren tontor hau da, antza denez, mendizaleek gehien bilatzen dutena, baina horrek ez du esanahi bidea erraza edo nabarmena denik. Ohiko bidea Larrogain eta Korroskari arteko lepotik dator eta arrastoak ugariak dira (plastiko zintak, harripilak, pintura markak...), baina ez dira aski; tarte batzuetan arrastoa "usaindu" beharra dago, ezpelak berak osatutako labirintoan bide zuzena aukeratzeko. Aipatutako bi "tontor" edo puntu hauen artean 400 bat metro besterik ez dago mapa gainean, baina sinistu idazue, tarte horretan larrua utzi beharko duzue saiatuz gero.

Images

:)

:)

:)

:D

:)

:)

:D

:)

:)

:)

:D

:D

:D

:)

:D

:D

:D

:)

:)

:)

:)

:)

:)

:)

:)

:)

:)

:)

:)

:)

:)

:|

:|

Comments
Submitted by zuriain on Sat, 2008-06-21 19:02.

Ez da erraza Aintzioako haitzetara iristea. Orain urte mordoa Larrogainekin batera igo genuen, Urdirotzetik, eta ez dut aparteko zailtasunik oroitzen. Agian gazteagoak ginen, edo mendia garbiagoa, edo biak. Hala ere, igoera horrek hartu duen ospe makurra dela-eta, oraingoan Aintzioatik igotzea erabaki genuen, errazagoa gertatuko zitzaigulakoan. Iritsi ginen, baina ez zen batere erraza izan. GPSaren laguntza ezinbestekoa izan genuen, bidearen hasiera aurkitzea ezinezkoa gertatu zitzaigulako. Bidea aurkitzeak, ordea, ez dakar arazoen amaiera: marka urdinak, kairnak, plastikozko zerrendak... den-denak beharrezkoak dira, bidea hainbat zatitan desagertu eta ezpel infernu horretan noraezean ibiltzea ez da batere atsegina. Hala ere, merezi du Aintzioa-Korroskarritik ikusten den paisaiaz gozatzeak, baita honelako mendi bakarti batean egoteak. Hori bai, joatera deliberatuz gero, ez ahaztu mapa, bruxula, GPSa ...eta pazientzia.