Navigation
Euskal Mendiak
Lurraldeak
User login
|
Aizkorri
Aizkorri izen bereko mendikateko tontorretako bat da. Izen bera izanagatik, ordea, ez da altuena, Aitxurik zenbait metro gehiago baititu, mendebalderago. Abiapuntu erabilienak Otzaurte eta Arantzazu izango dira, baina ezin alde batera utzi Zegamatik gora datorren bidea, beste ibilbide gutxik eskaintzen baitute honek eskaintzen duen mila metrotik gorako gora-behera. Tontorretik bertan ermita eta aterpe txiki bat ditu, biak ere zabalik izaten direnak. Behin haraino joanez gero, ezin igo gabe utzi inguruko tontorrak, Aitxuri batez ere, ez baita urruti. Aukera izanez gero ez da zaila Iraule eta Arbelaitz ere igotzea, mendebalderago, haitzean gora eta behera eginez. Arantzazu aldetik etorriz gero Urbiako larretan barrena pasako gara eta bidean topatuko ditugu beste ermita bat, fonda zaharra eta hainbat artzain borda. Artzain borda hauetako batzuetan ibiltarientzako edari eta janaria (gazta!) eskaintzen dute udaldian. Images
Related nodes
[ibilbide] Tocando el cielo guipuzcoano submitted by Tito Pueyo at Tue, 2004-01-20 00:00 [ibilbide] Subida alternativa a Aizkorri .. Aizkorri submitted by Juanjo at Tue, 2004-05-18 23:00 [ibilbide] Arantzazu .. Aizkorri submitted by batenbat at Sun, 2005-05-29 23:00 |
|||||||||||||||||
| em.luberri.net is not responsible for any incorrect, unauthorized, or inappropriate content. The information you find on this site could be inaccurate. Use your judgement. |