Navigation
Euskal Mendiak
Lurraldeak
User login
|
Aizleor / Unamendi
Mendi apala da Aizleor eta basogintzak mendean hartua du ia erabat, baina badirudi tontor estimatua dela Segura aldean, garbia eta zabala da behintzat alde hartako bidea. Tontorrean zer ikusi gutxi dago: hiru laurdenak pinudiak estaltzen ditu eta libre dagoen aldean Aizkorriko malkarrak ikus daitezke. Urrutira gabe Santa Barbara ermita dago, egoera onean dagoen aterpea bere baitan duela, iturria eta hainbat aulki eta mahairekin aldamenean. Ibilbidea luzatu nahi izanez gero, Mariñamendi ez da urruti gelditzen, baina Aizleor aldetik doazen bideak sasiaren mendean daude. Related nodes
[ibilbide] Segura .. Aitz Leor / Unamendi submitted by batenbat at Sat, 2004-01-03 00:00 |
|||||||||||||||||
| em.luberri.net is not responsible for any incorrect, unauthorized, or inappropriate content. The information you find on this site could be inaccurate. Use your judgement. |