Navigation
Euskal Mendiak
Lurraldeak
User login
|
Akier
Aralarko goi larreetatik Ekialdera jaisten diren gandor karstiko luzeetako tontor nagusiena da Akier, eta Ata deritzo bere hegoaldean zabaltzen den bailara luzeari, harrizko bi bizkar luzeen artean ezkutaturik. Aralarko gain nagusietatik bereizita egoteak mendizaleen ibileratatik aparte utzi duela dirudi, ez da behintzat haren tontorrean oin-arrasto handirik. Tontorraren ingurua ere nahasia da oso, eta ez da erraza hura zapaltzeko bide egokia aurkitzea. Haren inguruan bildutako landaretzak ere ez du ikuspegi zabalik uzten. Merezi du ordea inguru hori ezagutzeak, Atako bailara batez ere, eta han bildutako historiaurreko aztarna ugariak. Horien artean Errolanen Harriak ospe handia du. Madoz aldetik datorren bidea izango da seguraski erabiliena. |
|||||||||||||||||
| em.luberri.net is not responsible for any incorrect, unauthorized, or inappropriate content. The information you find on this site could be inaccurate. Use your judgement. |