Navigation
Euskal Mendiak
Lurraldeak
User login
|
Aldura
Beste mendi asko bezala Aldura basogintzan erabilitako eremu ugariz inguratuta dago, baina tarte politak ere badira goi aldean, Añarbeko urtegira jaisten den isurialdean batez ere. Jende asko ibiltzen da Oreretatik Aldurarako bidean dauden parkeetan (Listorreta, Barrengoloia, Malbazar), kale zulotik ihes egiteko modu bakarra inguru honetara etortzea baita. Tontor bikoitzeko mendia da, Aldura bata eta Pertxele bestea: gorabehera txiki bat baino ez dago bien artean. Azken honetatik Aiako Harriaren aldera jaisten den aldapan elurzulo bat ere bada, garai baten elurra pilatu eta uda partean izotza ateratzeko erabiltzen ziren zulo horietako bat. Mendiko motorrek kalte dexente dute egina hainbat alderditan. Bada gorabehera gutxiko zeharbide bat mendi osoa inguratzen duena, ibilbide lasai bat egiteko modua eskainiz eta hainbat aterpe txikirekin: Idoiagako lepoa (jatetxe-taberna) > Malbazar(borda) > Burkondo (borda) > Ezpalaurri (borda) > Yantziko zabala > Aldura baserria > Idoiaga. Malbazarkoa izango da denetan ezagunena, baina badira beste hiruzpalau inguruetan. Igoin, Urdaburu eta Zaria dira gertuen dauden zerrendako mendiak eta ez da zaila ibilaldi berean hauetako beste bat harrapatzea. Igoin aldera joz gero, ezin bisitatu gabe utzi Landerbasoko leizeak.. Related nodes
[ibilbide] Landerbaso .. Aldura submitted by inaxio at Fri, 2003-12-26 00:00 |
|||||||||||||||||
| em.luberri.net is not responsible for any incorrect, unauthorized, or inappropriate content. The information you find on this site could be inaccurate. Use your judgement. |