Navigation
Euskal Mendiak
Lurraldeak
User login
|
Alkaxuri, Iruegiko kaskoa
Leku guztietatik urruti dagoen mendia dirudi Alkaxurik. Biderik motzenak Sumus aldetik eta Gorramendi aldetik datoz, eta Iparraldeko ertza eta Hegoaldeko ertzean gora datoz hurrenez hurren. Hiru hegi aipatzen dira bigarren izenean eta ertzak ere hiru dira, baina hirugarren ertza ez da beste biak bezain erosoa; Aritzakun aldera amiltzen den ertz hautsi eta malkartsua da. Tontorrean harri pila bat baino ez dago. Panoramika ikusgarria da oso, bere oinean zabaldutako Aritzakun eta Urritzateko haranak inguratzen dituzten mendietara zabal-zabalik baitago: Artzamendi, Iparla eta Gorramakil dira horietan nabarmenenak. Sumus aldeko igoerak badu kontutan hartzeko eragozpen bat: bertara gerturatzen den asfaltatutako bidea oso estua da eta kontu pixka batekin ibili beharra dago autoz joanez gero. Igoera oso polita da bestela, Iparraldeko bizkarrean gora, ertzeko eragozpenak eskubi aldetik saihestuz heltzen da tontorrera. Beste aldetik jaitsi eta Gorramakil aldera jo dezakezue gero, edota Aritzakun aldera jaitsi, behetik itzultzeko. Gorramendi aldetik abiatuz gero, Itzulegi lepotik abiatu eta mendia IMko zeharbide zaharretik inguratuz etor zaitezkete Gorostiko lepora, handik bizkarrari jarraituz igotzeko (ikus ibilbidearen azalpena beherago). Sasoian egonez gero berriz, ibilbide luze eta eder askoa egin daiteke Sumus aldetik abiatu eta Urritzate harana inguratzen duten mendi guztiak menderatuz: Alkaxuri, Barda, Gorramakil, Otanarte, Gorramendi, Buztanzelai, Iparla... Related nodes
[ibilbide] Gorramendi eta Alkaxuri, Itzulegi lepotik. submitted by inaxio at Wed, 2007-10-24 20:53 |
|||||||||||||||||||
| em.luberri.net is not responsible for any incorrect, unauthorized, or inappropriate content. The information you find on this site could be inaccurate. Use your judgement. |