Navigation
Euskal Mendiak
Lurraldeak
User login
|
Alleko
Lizarrustiko mendatearen gainean dagoen mendia da Alleko, Aralarrera doazen bideak zainduz. Pagadiz estalita daude bere isurialde gehienak eta Lizarrustitik marra zurigorriz markatutako GR12 bideak eramango gaitu basoan zehar tontorretik gertu dagoen lepora. Nahi izanez gero Lareoko urtegirako bidetik ere joan gaitezke: argazkian ageri den tunela eta kateatutako horma baino lehenago dagoen xenda bat erabil dezakegu gora egiteko, basoan zehar, eta mendebaldeko gandorra bilatu gero, bide nabarmenik gabe. Gandorrari jarraituz helduko gara tontorrera. Related nodes
[ibilbide] Larrak eta pagadiak submitted by JFdeA at Sun, 2008-03-30 10:37 |
|||||||||||||||||||
| em.luberri.net is not responsible for any incorrect, unauthorized, or inappropriate content. The information you find on this site could be inaccurate. Use your judgement. |