Almanzor

Height 2592 m
Mendialde Gredos
Localization ED50 UTM 30T X.304684, Y.4457827
ED50 40.247437 N, -5.296256 E.
Other names Pico del Moro Almanzor
Start points La Plataforma
Near · Morezon
Lurraldeak »Avila
Categories »EHMK


Almanzor
Zirkoko isurialdea Morezonetik inaxio

Almanzor da Gredos aldeko tontor garaiena eta hara joandako mendizaleen gri�a handiena. Gredoseko zirko ikusgarriaren buruan dago eta berak deitzen du gehien bisitarien arreta. Bere oinean, antzinako glaziarrak eratutako zirkuaren erdian, Laguna Grande izeneko iboia eta, haren ertzean, Elola aterpea. Granitozko gandor itzelek inguratzen dute zirkoa eta horrek oso izaera berezia ematen dio inguruari, apartekoa. Zirkorako sarbidea erraza da: Plataformatik abiatzen den estrata zabala jarraitu besterik ez dago, Barrerones aldera igo eta aintzira aldera jaistea aski da. Galtzerik ez dago, bidea ederki sakonduta dago hainbeste bisitariren hankapean.
Almanzorrek berak ez du ordea halako erraztasunik eskaintzen. Ohiko igoera aterpearen ingurutik abiatu eta Portilla Bermeja aldera abiatzen da, baina aldaparen erdian eskubira jo eta Portilla del Crampon izeneko lepora jotzen du, haitzean gatazka eginez tontor estura heltzeko. Badira bide errazagoak, baina hauxe da denetan laburrena eta erabiliena, Elola aterpeaz baliatuta.

Images

:)

:)

:D

:D

:)

Comments