Navigation
Euskal Mendiak
Lurraldeak
User login
|
Iramendi / Amutz
Pagadiz jantzitako mendia, Adi handiaren hegoaldeko saihetsetik luzatzen den kate luzeko tontorretako bat. Zilbeti aldetik igo nahi izanez gero herriko lehenengo etxeen paretik gora abiatzen den pista zabala hartu eta Gurutxagako lepora igota gandorrari jarraitu besterik ez dago tontorrera heltzeko. Nahi izanez gero, Atzegi ere lepo beretik ordu erdira dago, hegomendebaldera luzatzen den egiaren muturrean. Iparralderago, berriz, Zotalar, zerrendatik at gelditutako tontorra, 50 m inguru altuagoa, pagadiaren azpian Adiraino luzatzen den gandor luzearen erdian. |
|||||||||||||||||||
| em.luberri.net is not responsible for any incorrect, unauthorized, or inappropriate content. The information you find on this site could be inaccurate. Use your judgement. |