Eski estazioagatik egiten ari diren obrak direla eta aztarna hauen ibilbidea ez da betikoa baizik eta orain markatuta dagoen berria, gr11aren arrastoa jarraitzen duelarik igoeran. (.plt (Ozi))
Navigation
Aragón
Lurraldeak
User login
|
Anayet
Anayet ez da bere altueragatik nabarmentzen, aldamenean baitu bera bezainbesteko beste tontor bat (Vertice de Anayet). Itxura eta jatorria ditu bereziak, izan ere mendi lerdena da, zorrotza, piramide itxurakoa eta jatorri bolkanikokoa da, urrutira gabe Midi dOssau den bezala. Ibilbide ederra da Canfranc-eko kanpinaren ingurutik abiatu eta glaziareak sakondutako bailara zeharkatzen duena Anayeten oineraino (ikus irudietan). Bere oinean hainbat aintzira eta larre eder. Bere itxuragatik soma daitekeen bezala, ordea, ez da mendi erraza. Tontorretik gertu du zailtasun handiena, nahikoa zuta den pasarte bat dela eta (ikus irudia). Altzairuzko kable batek laguntzen du pasarte horren zeharkaldia. Attachments
Related nodes
[ibilbide] Portalet .. Anayet submitted by MIKEL at Sun, 2004-05-16 23:00 |
|||||||||||||||||
| em.luberri.net is not responsible for any incorrect, unauthorized, or inappropriate content. The information you find on this site could be inaccurate. Use your judgement. |