Anboto

Height 1331 m
Mendialde Durangaldea
Localization ED50 UTM 30T X.532950, Y.4770870
ED50 43.089056 N, -2.595181 E.
Start points Arrazola, Urkiola.
Near · Kurutzeta · Ipizte · Andasto · Urkiolagirre · Alluitz · Oriol · Memaia · Tellamendi · Astxiki · Artadi · Saibi · Untzillatx · Udalatx · Murugain · Durako gain · Ganboralde · Errialtabaso · Asensiomendi · Santamariñezar · Motxotegi
Lurraldeak »Bizkaia
Categories »EHMK




Anboto
Anboto Ekialdetik inaxio

Euskal Herriko mendi ikusgarrienetakoa da Anboto, kararrizko amildegi itzelak eta gandor hautsiak... Bereziki erakargarria da Alluitz eta Anboto lotzen dituen gandorra, nahiz eta Alluitzeko tontorraren ingurua zaila izan.

Images

:D

:D

:D

:)

:|

:|

:|

:|

:|

:)

:D

:D

:)

8D

:D

:)

:)

:)

:D

:)

:)

:)

:D

:)

:D

:)

:)

:)

:)

:)

:D

:D

:D

8D

:)

:D

:D

:)

:)

:)

:)

:D

:)

:)

:)

:)

:D

:)

:)

:)

:|

:)

:D

:)

:D

:)

:)

:)

:D

:D

:D

:)

:)

:)

:)

:D

:)

:)

:D

:D

:)

:)

:)

:)

:)

:D

:D

:D

:D

:)

:)

:D

:|

:D

:|

:|

:)

:)

:)

:)

:)

:)

:)

:)

:)

:|

:)

:D

:|

:)

Attachments
Submitted by batenbat at 2005-02-28 15:36:43

(ascensiones varias)

Related nodes

submitted by Tito Pueyo at Tue, 2004-01-20 00:00

submitted by Jose at Fri, 2004-12-10 00:00

submitted by Juanjo at Mon, 2004-12-27 00:00

submitted by Jose at Sat, 2007-05-26 14:59

Comments
Submitted by JosuE on Sun, 2007-04-22 23:23.

ANBOTO-tik UDALATZ-era joateko ze pista ein geinke segidu??erreza da?? ta gero zelan ein al dogu UDALATZ-etik AIZKORRI-re joan?? Eske badakit bidea anbototik aizkorrire joaten. Nonok badaki erantzun deiela mesedz!!!eskerrikaskoooooooooooooo

Submitted by Jose on Tue, 2007-04-24 18:14.

Anbototik Udalaitzera juatia erreza da. Lehenengo Zabalaundira jaitsi bihar dozu, hau da, Anboto eta Ipizte arteko lepora. Zabalaunditik pasatzen dan bidia hartu, Ipizte iparraldetik inguratu, eta Teilamendiruntz jaitsiko zara. Teilamendi ipar-mendebaldetik inguratu leikezu, edo bestela tontorreraino juan, eta handik iparraldera Besaidera jaitsi arte. Tarte honetan GR 123 (Bizkaixako bira) jarraitzen juango zara. Eta Ipizte eta Teilamendin orrixetan sartu neban "Aramaioko mendietan zehar" ibilbidia hartu leikezu erreferentzia bezela. Besaidetik Udalaitzera igotzeko... Igota dakat, baina eztakit esplikatzen zela dan... Nahiko galduta ibili nitzan. Baina bidia egon badau!
Udalaitzetik Aizkorrira eztaukazu erreza! Deba bailaria daukazu bixen artian. Aukera bat Besaidera jaitsi eta GR 121 (Gipuzkuako bira) bidia jarraitzia da. Bide hau Santa Agedara jaisten da, Aramaixo errekia zeharkatu eta Asensiomendi eta Durako gain aldera igotzen dau Kurutzetako mendatera heltzeko. Mendate honetan Anbototik datorren GR 12 bidiakin elkartzen da, eta hemendik aurrera ezagutzen dozula esaten dozu: Jarindo ingurutik Arlabanera, eta Elgea eta Urkila mendikatian zeharkatuta Urbixara.
Beste aukera bat, zera izan leike, Udalaitzetik Arrasatera jaitsi, trenbide zaharra jarraittuz Oñatira, eta handik Aizkorrira aukera asko dauzkazu: Arantzazutik, Udanatik Biozkorniako lepora igota, edo Aloñara igo eta gandor guztia zeharkatzia.
Edo, Arrasatetik Aretxabaletara, Urkulu urtegia, Orkatzategi, Araoz, Arantzazu,...

Submitted by batenbat (not verified) on Tue, 2006-06-06 10:52.

Ikusgarria mendi hau!!! Arrazolatik saiatu nintzen igotzen, baina bidez nahastu eta ekialdeko paretera iritsi nintzen, ZORAGARRIA da!!!!Ez nintzen igo, baina a ze kanala!!
Urrengo egunean, ekainak 1, Urkiolatik joan nintzen. Hemendik ez dago galtzeko arriskurik. Pista hartu eta punturik altuenean bidegurutzea dago, zabalaundi 20', anboto 35'. Marka gorriak jarraituz goran gaude. Goiko partean paso arriskutsuak daude. Oso expuestoak dira pausu batzu, amildegian eskuinean dugula (igotzerakoan). Euriarekin oso arriskutsua!
Baian pena merezi du, a ze panorama puntan!!

Submitted by JFdeA on Mon, 2006-05-15 09:14.

Larunbatean, hilak 13, Anbotora igo nuen iparraldeko magaletik. Aspaldian Bizkaiko tontor honetara igo barik, eta bide zaharrak gogoratzeko Arrazolatik abiatu nintzen herriko hilerrirantz, Larranorako bidean.
Aspaldiko pagadian bidea banatzen da: Larranorakoa eta Anbotarokoa, gora eta zuzen. Hauxe hartu nuen, seinale eta harripilen laguntzaz, eta hauspoa ez betetzeko pazientzia handiz tontorreraino iritsi nintzen. Bidean ez ohiko bi hankadun “ahuntzak” ikusi nituen, perritxokazaleak. Han zebiltzan batera eta bestera udaberriko fruitu gozoa batzen.
Anbotoko tontorretik Zabalandira jo nuen. Aterpearen ondotik Ipiztera. Ekialdeko magaletik behera egin nuen Arrazolako galtzada zaharraren bila, eta bertotik Arrazolako elizpeko aparkalekua berriro.
Egun lainotsua izan arren, pagadiaz eta errekaz gozatzeko aukera izan nuen. Aurtengo udaberria zinez aparta dela ez zaizue iruditzen? Agian adin kontuak izango dira.

Submitted by Ager Abendibar (not verified) on Tue, 2004-11-30 08:39.

AUPA, EGUNON! MAKINATSO BAT BIDER IBILI NAZ ANBOTOLO PARAJIETATIK, ATXARTE, ALLUITZ, AITZIKI... BAINA ONDINO ENAZ EGON MARIN KOBAN, NUN DAGOEN BADAKIT BAINA JAKIN GURA NEKE NOLA HELDU KOBA ASPIAN DAGOEN BIARA, ETA NOLAKO ZAILTAZUNA DEKON ESKALATZELO, ZE MATERIAL BEHAR DEN ... ZURE ERANTZUNAREN ZAI ETA \"MARI\" IKUSTEKO IRRIKITAN GELDITZEN NAIZ. BEZARKADA BAT.

Submitted by Arbulu (not verified) on Tue, 2003-12-09 09:29.

apa! gu apa eta elorrixoko lagun kuadrillabat ga eta normalian asteburu gustittan juten ga mendira!eta geixenetan anboto ingurura.Nire ustez jente asko igoten dau anbotora bide esberdinetatik eta geixenek polpol aldetik baña oso oso gitxik igotenduu Marrtza!guk lagun artien esateotzau direktie ze zuzenien igoten da puntara ta baitte be kresterixara igo leike!goemndatzen dotzegu edozein mendi zaleri ori bai pixkat preparata juan ze irripa gogorra da eta ankak asko kargetan die!!

Submitted by inaxio on Thu, 2003-07-17 18:40.

Joxemiel Barandiaranen _Diccionario Ilustrado de Mitología Vasca_ liburutik:

ANBOTO.—Sierra de Vizcaya, que se levanta sobre el Duranguesado. Montaña calcárea, pelada en su mayor parte y cargada de historia y de creencias y mitos. Muchas cavernas y abrigos roqueños existen en sus flancos y estribaciones; cavernas y abrigos, de los que algunos sirvieron de habitación al hombre en muchas épocas históricas y prehistóricas.
Diversas noticias relativas a sorguiñak y herejes que hubo en el Duranguesado en el siglo XV, hacen mención de cuevas que en estas montañas sirvieron de refugio a los perseguidos por los emisarios del rey de Castilla y de la Inquisición. Por otra parte, el ajuar de los períodos gravetiense, so-lutrense y magdaleniense de la caverna Bolinkoba y el de la Edad del Bronce de las de Oyalkoba, de Albiztei y de Astokoba son documentos fehacientes de su larga ocupación por el hombre prehistórico.
Añádanse a lo dicho los santuarios y ermitas que existen aún en sus laderas y aledaños (Santa Bárbara, Kristo-andako, San Cristóbal, Santa Polonia, San Antonio de Urquiola, San Martín, San Miguel de Arrázola), la estela Ipisteko-arri, las ruinas de la antigua fortaleza de Artolatx, la cueva de la Dama y los mitos que a ésta y a su habitación se refieren: tales son los elementos que forman esa suerte de aureola legendaria o antroposfera que envuelve a Anboto.

Submitted by Amaia on Wed, 2004-03-03 17:05.

Anbotoko Mari buruz antzerki bat nahi dogu egin, baina ez dogu beraren marrazkirik aurkitzen.

Submitted by Ager Abendibar (not verified) on Wed, 2004-12-01 15:12.

Mariren irudia, ez da errez ezaten. modu askotan agertu da mari, euskal herriko lekuetatik eta zegun nok ezan, irudi ezberdinez. ezaten da Anbototik Gorbearako bidean zuaz estalitako aker forma hartzen duela. artzaiek Anbotoko kobasuloan topatzen ebenien emakume lerden eta lirain bat ikusten zuten, gosputz perfektu eta ile luze soragarriz. argazki bat edo beste badekot etxien ia zartu al badotezen orri onetan ze ni ta ordenadora ez gara ondo eroaten, je je. gai oso politte antzerki bat eitzeko, sorte on.

Submitted by xalba (not verified) on Tue, 2003-05-27 20:19.

Anbotoren kresteria non hasten den ete non amaitzen den jakitea gustuko litzaidake. Eta baita ere gutxi gora behereko iraupena.Eskerrik asko

Submitted by xabi on Tue, 2004-07-13 18:25.

Oleta eta Zabalaundiko lepoa bitarteko bidea zer moduzkoa da? Galbiderik bai?

Submitted by telmo on Sun, 2002-08-18 21:38.

ni telmo naiz guztatuko litzaidake infernuko zubia-ren(anbototik alluitza joateko pasua)argazkirenbat webean jartzea enbarazu askorik ez bada behintzat agur eta eskerrik asko

Submitted by unai on Tue, 2002-04-09 17:02.

Bizkaiko mendi politenetarikoa da, agian edertasun hori bertara igotzeko dagoen zailtasun pixka horrek ematen dio. Baina behin goian merezi du. Badago egun osorako ibilbide eder bat, Axpen kotxea utzita Arrazolararte jeitsi eta bertatik Zabalandiko landetara igonez. Alde horretatik Anbotoko gailurrera igo eta gero jeisteko orduan, ondoko mendi biak igaro ostean, Elgoien eta Kurutzeta, Larranorarte heldu eta bertatik berriro ere Axpera bueltatuz.

Submitted by Jon Anakabe (not verified) on Wed, 2002-01-30 16:59.

Guztiz gomendagarria. Ibilbide polit eta entretenigarria Urkiolatik hasita. Ikuspegi ederra tontorretik, Gorbeia zein Udalaitzi begira orduak igarotzeko modukoa.