(OziExplorer)
Navigation
Euskal Mendiak
Lurraldeak
User login
|
Andatza
Itxura leuneko mendia da Andatza, nonahitik begiratuta ere. Basogintzaren ondorioz eratutako konifera baso zabalek estaltzen dute gain aldea eta pista ugari gurutzatzen dira baso horietan barrena. Tontorra bera lau suebaki zabal elkartzen diren gunean dago, eta horietako bakoitzetik datozen bideak tontorrean, erdia lurrean sartuta dagoen aterpe txikian batzen dira. Aterpe horrez gain, bada bertan telekomunikaziotako antena, erpin geodesikoa eta hegazkin itxurako haizeorratz bat (lehen guruzea izana). Tarte batean suebakiak soildutako bizkar luze bat luzatzen da ekialdera: handik dator Usurbil aldetik abiatzen den bidea eta huraxe izango da seguraski igoerarako erabiliena. Bada alde horretan, urrutira gabe, beste aterpe txiki bat eta otordutarako hainbat mahai ere. Markatutako ibilbide bat baino gehiago pasatzen da Andatza aldetik: Santio bidea da horietako bat. Attachments
Related nodes
[ibilbide] ZIZURKIL .. Andatza submitted by batenbat at Sat, 2004-01-17 00:00 [ibilbide] Andatzako itzulia, Sanestebanetik abiatuta submitted by inaxio at Sun, 2006-09-24 10:25 |
|||||||||||||||||
| em.luberri.net is not responsible for any incorrect, unauthorized, or inappropriate content. The information you find on this site could be inaccurate. Use your judgement. |