Navigation
Euskal Mendiak
Lurraldeak
User login
|
Arastortzeko gaina
Joxemiel Barandiaranek berpiztutako basajaun, jentil eta gainontzeko izaki mitologiko eta historiaurrekoen eremuan dago Arastortzeko gaina, Arratetako haizpitartetik Ataun aldera jausten den bailara bitxiaren iparraldeko ertzean. Karaitzezko harresi bortitz horretako mendebaldeko haitz nabarmenenak jasotzen du Intzartzuko buzoia, 809 metroraino; mendebaldean dago, berriz, Arastortzeko gainarena, isurialde leunagoekin, metro bakar batzuk gorago. Bien arteko gandorrean ez dago gorabehera handirik, baina ertza bera oso hautsia eta zorrotza da eta kontu pixka batekin ibili beharra dago. Haitz horietan hainbat hegaztik egiten du bere habia eta bada tarte bat babestuta dagoena, Intzartzuko tontorretik mendebaldera, Aizkoateko leporaino luzatzen dena: uztaila eta azaroa artean bakarrik ibil daiteke bertan. Bada hainbat eskalada eremu ere haitz horietan, Arratetako harrobian hasi eta Intzartzuraino (Jentilbaratza, Aizkoate, Aizkorrondo). Ibilbidea luzatu nahi izanez gero Sarastarri, Agautz eta Leizadi nahiko gertu dauzkazue, bailararen beste aldean. Aralarko mendebaldeko isurialdea ikusteko begiratoki aparta da. Images
|
|||||||||||||||||||
| em.luberri.net is not responsible for any incorrect, unauthorized, or inappropriate content. The information you find on this site could be inaccurate. Use your judgement. |