Navigation
Euskal Mendiak
Lurraldeak
User login
|
Aratz
Igo beharreko mendia da Aratz, nahiz eta Aizkorriren gertutasunak bigarren maila baten utzi, mendizale askoren begietan. Aiara aldeko igoera polita da, basoan barrena egiten dena Azkosaroiko leporaino. Behin lepo honetara helduz gero bertatik jo dezakegu gora, aldapa gogor bati ekinez, baina bide politagoa da San Adrian aldetik igotzen dena eta haren bila joatea gomendatzen dizuet pagadian barrena sartuta, marra zurigorriei jarraituz, IMko bizkarrera heldu arte. Handik gora igoera nabarmena da basoa atzean utziz gero. Ibilbidea osatzeko ekialdeko isurialdetik jaitsi eta Allarte eta Umandia nahikoa eskura gelditzen dira. Araiatik abiatu eta luze gabe SanMigel haitzak eta honek Morutegiko gaztelura eskaintzen duen ikuspegiak bidetik ateratzea merezi dute. Images
Related nodes
[ibilbide] En tierra de leyendas submitted by Tito Pueyo at Wed, 2004-01-21 00:00 [ibilbide] Aratz Lezetik submitted by ietxaburu at Sat, 2008-04-26 19:17 |
|||||||||||||||||
| em.luberri.net is not responsible for any incorrect, unauthorized, or inappropriate content. The information you find on this site could be inaccurate. Use your judgement. |