Navigation
Euskal Mendiak
Lurraldeak
User login
|
Armikelo
Aldapa leuneko mendia da Armikelo, ibiltzeko erosoa eta atsegina. Doi-doi harrotzen da gainaldeko ertza, mendebaldeko isurialdearen gainean, baina larrea da nagusi bestela gainaldean. Altura beretsuko beste gain bat ageri da Iparrekialdean: Arrato, bere buzoi eta erpin geodesikoarekin. Gorabehera txikia dago bien artean eta erraz joan daiteke hara ere. Ibiltzeko inguru egokiak dira eta merezi du ibilbidea luzatzea. Bada, antza denez, nahaste handi xamarra Arrato (Mojón de Arrato) eta Armikelo artean, izan ere mapa batzuetan izenak lekuz aldatuta ageri dira. Joxean Gil Garciak dio Hegoekialdekoa dela Armikelo eta Arrato bestea (eta Joxeanek jakingo du). Altueratan ere leku batzuetan bata bestea baino altuago dela ageri da eta beste batzuetan alderantziz (biak igo behar badaezpada eta, esan bezala, ez da lana). |
|||||||||||||||||
| em.luberri.net is not responsible for any incorrect, unauthorized, or inappropriate content. The information you find on this site could be inaccurate. Use your judgement. |