Ulibarri - Arnaba - Larraineta - Ulibarri. Tarte batzutan bidez kanpo. Zaila da Narcueko mendatetik Arnabara bitarteko eremua, ezpela eta ipurua dela eta. (OziExplorer)
Navigation
Euskal Mendiak
Lurraldeak
User login
|
Arnaba / Montesanto
Lokiz aldeko gain gorena da Arnabarena, baina ez dago argi non dagoen, izan ere gorabehera gutxiko eremuan dago eta bada batetik erpin geodesiko bat leku baten eta bestetik, buzoia, 500 m mendebalderago (zerikusia izan lezake bikoizketa horretan Nafarroa eta Araba arteko mugak hortik pasatzeak). Ez dio horrek gehiegi axola, hara joanez gero hegoaldera jausten den amildegiak erakarriko baitu gure arreta. Amildegi honek Lanako bailara inguratzen du iparraldetik hormatzar ikusgarriak zutituz Arnaba aldera. Goi aldean ibiltzea erraza da ordea, amildegian ertzean zehar ere bai. Harria da nagusi, han hemenka sakabanatutako ezpel, pago eta ipuruak ez dira oraindik traba egiteko adina nagusitu, erpin geodesikoaren inguruan ez bada. Iparraldeko isurialdea pagadiak estaltzen du gandorra ez beste guztia, eta baso horietan gora datozen bideak baliatu ditzakegu gandorrera heltzeko, Kontrasta, Uribarri-Harana nahiz Aldatik abiatuta. Hegoaldetik ere bada sarbide bat baino gehiago, harresiak eskainitako abaguneak aprobetxatuta. Attachments
Related nodes
[ibilbide] Narkue .. Otzamendi / Arnaba submitted by batenbat at Tue, 2004-01-20 00:00 [ibilbide] Gastiain .. Otzamendi / Arnaba submitted by batenbat at Fri, 2004-07-16 23:00 [ibilbide] Kontrasta .. Otzamendi / Arnaba submitted by batenbat at Sat, 2004-09-25 23:00 [ibilbide] ulibarri arana .. Otzamendi / Arnaba submitted by batenbat at Wed, 2005-07-20 23:00 |
|||||||||||||||||||
| em.luberri.net is not responsible for any incorrect, unauthorized, or inappropriate content. The information you find on this site could be inaccurate. Use your judgement. |