Navigation
Euskal Mendiak
Lurraldeak
User login
|
Arno
Mendizale asko erakartzen duen mendia da Arno eta ibilbide ederrak egiteko aukera eskaintzen du inguruko herrietatik abiatuta. Artadiak eta pinu sail batzuek estaltzen dute mendi gehiena. Horrela, Apaineko lepotik datorren ohiko bidea artadiaren itzalpean igotzen da gandorreraino aldapa handirik gabe, ibilbide atsegina egiteko aukera emanez. Goien xenda bihurri batek gandorreko landaretza latza eta karaitz muturrak saihesten lagunduko dizu Iparraldeko muturreraino, Arnoko gurutzeraino. Ibiltari gehienek gurutzera iritsita aski egiten dute, baina bada gandorraren beste mutur batean erpin geodesiko bat metro batzuk gorago heltzen dena, eta urrutixeago antenadun tontorra, apalago, bailarara begira. Euskal kostaldearen gaineko ikuspegi zabala eskaintzen du gurutzea dagoen lekutik. Related nodes
[ibilbide] Por los altos encinares de Mutriku submitted by Tito Pueyo at Tue, 2004-01-20 00:00 |
|||||||||||||||||
| em.luberri.net is not responsible for any incorrect, unauthorized, or inappropriate content. The information you find on this site could be inaccurate. Use your judgement. |