Navigation
Euskal Mendiak
Lurraldeak
User login
|
Arrigorrista
Opakuako mendatetik mendebaldera luzatzen den ertz luzeko lehenengo tontorra da Arrigorristarena. Handik aurrera ertza apaltzen doa gora-behera handirik gabe Santa Elena aldera eta ibilbide luzeak egiteko aukera eskaintzen du, basoak, lapiaza eta larreak tartekatuz. Pagadiak estalita dago ia erabat Arrigorrista, iparraldeko amildegiak eta ertzeko zenbait pasarte salbu. Erraz hel gaitezke tontorrera Opakuako mendatetik, bertan dago-eta. Eguraldi ona denean jende asko izaten da mendate horretan eta uda partean kanpaleku gisa erabiltzen du jende askok (baimendutako eremua da). Ingurune ederra da noraezean ibiltzeko, galtzeko erraztasun handiak ematen baititu. Related nodes
[ibilbide] Opakua mt .. Arrigorrista submitted by inaxio at Fri, 2003-12-26 00:00 submitted by inaxio at Sun, 2006-07-16 19:37 |
|||||||||||||||||
| em.luberri.net is not responsible for any incorrect, unauthorized, or inappropriate content. The information you find on this site could be inaccurate. Use your judgement. |