Aspe

Height 2643 m
Mendialde Aspe
Localization ED50 UTM 30T X.699100, Y.4737550
ED50 42.763871 N, -0.566773 E.
Other names Pico de la Garganta de Aísa
Start points Candanchu, Rioseta, Aisa.
Near · Llana de la Garganta · Borau, Pico de Lecherin · Llana del Boso · Rueba del Bozo · Puntal de Secus · Bisaurin · Gabedaille · Aguas Tuertas · Anatera / Lañetera · Arlet · Pic des Moines · Astun
Lurraldeak »Huesca
Categories »EHMK




Aspe
Tontorra aurrez aurre, iparraldetik inaxio

Mendi ederra da Aspe, ikusgarria du iparraldera erakusten duen aurpegia, eta beste hiru tontor nabarmenez lagunduta osatzen du katea: Llana del Boso, Llana de la Garganta eta Borau. Candanchu aldetik abiatuz gero bertako eski instalazioen pean ibili beharra dago, baina haiek atzera utziz gero oso ingurune polita da, karaitz hautsiez osatua. Ez zaio, elurrik gabe bederen, zailtasun handirik nabari, azken txanpan tarteka eskuak ere erabili behar izan arren.
Hauxe duzue Asperen itxura iparraldetik ikusita:

Images

:D

:)

:)

:D

:)

:)

:)

:D

:|

:)

:)

:)

:)

:)

:|

:)

:)

Attachments
Submitted by batenbat at 2005-09-12 12:49:54

Correspondiente a la descripción adjuntada (oziexplorer)

Related nodes

submitted by batenbat at Sun, 2005-09-11 23:00

Comments
Submitted by MIKEL on Mon, 2004-08-30 21:39.

Beti esana izan dut Auñamendi-Peñaforca katea gaindituz hiru tontor nagusi daudela ekialdera joanda: Bisaurin, Aspe eta Collarada. Hiruak mendi ederrak.
Aspe gainditzeko Aisako bailara bakartia ezagutzea gomendatzen dizuet gogotsu. Izen berbera duen herritik bada pista bat haranean gora doana, barrera batekin topatu arte. Jarraitu xenda eta berehala Saleraseko aterpezaharrera aterako gara, belardi zabalean barrena. Malda gogorrak jarraitu, beti ere zulo bitxia antzemanez Aspeko horman. Bertatik ekingo diogu harresiari arazorik gabe. Hemendik aurrera, harri karstikoan barrena goraka. Zonalde horretan adi harri multzoei, bereziki lainoa lagun baduzue, bestela ni bezala bukatuko duzue... .Aspeko lepora iristean, Candanchú bailara atzeman beste aldean eta baita ere bertara iristen den korridore latza. Hemendik, eskubira jo eta bide nahiko gogor batek eramango gaitu gandorrera. Behin gandorrean, harri multzoak ekidin eta panoramarekin gozatu. Aipatzeke, Llana del Bozo, de la Garganta eta Lecherineko puntak. Oroitzeko txangoa eguraldia lagun baduzue. Totalera 6 ordu inguru.

Submitted by ran (not verified) on Tue, 2003-10-21 12:24.

Aisia bailaratik txango polita da. Hasieran zelai amaigabeak eta bukaeran karst edo arrokak. Hauek erosioaren ondorioz labanak bezala dira. Ez da oso gogorra.