Navigation
Euskal Mendiak
Lurraldeak
User login
|
Bachicabo
Arcena mendilerro luzearen Ekialdeko muturrean dago Bachicabo, baso itxi batez estalita. Puntu gorriz markatutako ibilbideek zeharkatzen dute inguru guztia eta halako batek laguntzen du Bachicaboren zeharkaldia ere, ezpel eta pinu artean barrena dabilen senda bihurria. Komeni da bidetik ez aldentzea, diskuidatu orduko bukatuko baitzenuke ezpel artean gatibatuta. Iparraldeko isurialdean pagadia goi aldean eta pinudia da nagusi behe aldean. Pista ugarik zeharkatzen dute baso hori, baina oso eremu zabala eta bakartia da. Castro Mayuela da mendilerro horretako hurrengo tontorra, baina ez da zerrendan ageri. Mota da hurrena eta ez da urruti gelditzen, ibilbide berean sar daiteke. Related nodes
[ibilbide] Barrio .. Bachicabo submitted by batenbat at Sun, 2004-04-04 23:00 |
|||||||||||||||||
| em.luberri.net is not responsible for any incorrect, unauthorized, or inappropriate content. The information you find on this site could be inaccurate. Use your judgement. |