Navigation
Euskal Mendiak
Lurraldeak
User login
|
Bagadigorri
Nahikoa ingurune gordinean dago kokatuta Alaitz mendiaren tontorra, pago eta ezpel artean gordeta. Carrascal izeneko beste tontor bat dauka parez pare, gandor berean eta, bien artean, basoan gora eta behera dabilen xenda bihurria, deskuidatu orduko hankapetik ihes egiten duena. Erne ibili beharra dago ezpela nagusi den lekuan, bidea galduz gero laster gatibatzen baitu ibiltaria, ez atzera eta ez aurrera egin ezinik, eta ingurune hauetan ugaria da oso. Biderik errazena Untzue aldetik datorren pista zabala izango da, oso gora egiten baitu hegoaldeko isurialdean zehar. Ibilbidea oraindik gehiago lutzatu nahi izanez gero, Txanburu ez da urruti gelditzen, baina are nahasiago eta zailagoa da hura harrapatzea; aukeran hobe Untzuera itzultzean Untzue haitza igotzea. |
|||||||||||||||||||
| em.luberri.net is not responsible for any incorrect, unauthorized, or inappropriate content. The information you find on this site could be inaccurate. Use your judgement. |