Baigura

Height 1477 m
Mendialde Areta
Localization ED50 UTM 30T X.643624, Y.4748218
ED50 42.872291 N, -1.241662 E.
Start points Abaurregaina, Azparren, Elkoatz.
Near · Bizkailuz · Urrizkain · Lareki · Baxa · Mendigaña · Erremendia · Aritzgaña · Zarikieta · Olotoki · Aldaxur · Berrendi · Corona · Santa Bárbara
Lurraldeak »Nafarroa
Categories »EHMK



Images

:)

:)

:)

:)

:|

Comments
Submitted by MIKEL on Fri, 2005-04-01 15:56.

Gaur igo dugu aita eta biok mendi eder hau. Garraldan gaua igaro eta gero, ederki Auñak hostalean, Abaurreagainera joan gara. Badakizue, Nafarroako herririk altuena. Web orri batetik ateratako plano batzuk genituen, ezinbestekoak tontorra erdiesteko. Gorabehera nahikoak ditu bideak herri honetatik, batez ere behin pista nagusia alde batera uzten denean. Hori bai, bistak paregabeak izan ditugu: Pirinio kate osoa zuri-zuri (Auñamenditik Collarada arte), Itzaga eta Higa de Elomendi, Saioa, Adi, Hautza eta Ortzanzurieta eta Ori. Totalera 3 ordu eta erdi, 30 minutu tontorrean disfrutatzen egonda.
WEB HELBIDEA: www.rutasnavarra.com

Submitted by iñaki azkarraga (not verified) on Fri, 2002-10-18 17:19.

Azparrenetik igo nuen, kate bat duen bide zuri batetik goruntz, hau amaitzerakoan eskumara beste bide bat hartu errekatxo bat igaroz eta ondoren badira ezkerrean lehenengo langa bat eta geroago beste bat, azken honetatik igaro eta bidea jarraitu goruntz. Lepoan ezkerrean dugu harri multzozko tontorra. 90 minutu.

Submitted by Jesus Romo Uriarte (not verified) on Thu, 2002-07-18 22:25.

Azparren herritik joan izan naiz Baigura mendi ederrera. Hasiera batean bidexka estu bat jarraitzerik dago, baina pagoak hasten direnean biderik ez dago eta galtzea erraza da. Eguraldi ezin hobea izan nuenez 90 minututan igo nuen, baina lainoa izanez gero toki zaila izango delakoan nago.

Benetan gomendagarria den ibilbidea.