Urbasa zeharkatzen duen errepidetik abiatu eta gandorrari jarraituz egiten du gora, gero Santa Elena aldera jo eta basoan barrena itzultzeko. Tontorra eta gero datorren karst eremuan bidez kanpo dabil tarte batean.
Navigation
Euskal Mendiak
Lurraldeak
User login
|
Bargagain
Urbasako goi-lautadak ertz luzeak ditu, eta gain ugari ertz horretan: horietako bat da Bargagain, Olatzagutiatik Urbasara igotzen den errepidetik nahikoa gertu. Ertz honetan leku askotan haitz handiak daude, baina ez da zaila nondik edo handik saihestu eta aurrera egitea. Bestela, tarteka belarra eta tarteka basoa topatuko dugu, gora-behera handirik gabe beti ere. Motxila handia eta denda hartuz gero aste oso batean ibil zaitezke ertz honetan gora eta behera, Irurtzunen hasi (Andia) eta ia-ia Gasteizera arte (Satrustegi > Andia > Urbasa > Entzia > Gasteizko mendiak). Basoan barneratu nahi izanez gero iparrorratza ezinbestekoa da. Images
Attachments
Related nodes
[ibilbide] Ataken erabilerari eutsi! submitted by JFdeA at Sun, 2006-12-03 12:09 |
|||||||||||||||||||
| em.luberri.net is not responsible for any incorrect, unauthorized, or inappropriate content. The information you find on this site could be inaccurate. Use your judgement. |