(plt)
Navigation
Euskal Mendiak
Lurraldeak
User login
|
Beriain
Tontorra inguratzen duten amildegiak direla eta tontorrera igotzea zaila ematen badu ere ez da hainbesterako. Unanutik abiatzen da biderik erabiliena (bidearen arrastoa Lizarragatik ere ikusten da): herriaren goi aldetik ateratzen den pistari jarraitu iturri batera arte, orduan basoan sartzen den xendari heldu eta honek zabal batera eramango gaitu. Handik aurrera galtzerik ez dago. Kontuz ibiltzeko mendia da lainoa bada, itzuleran zaila izan baitaiteke gandorretik jaisteko bidea topatzea. Itzuli ederra egin daiteke Beriaingo tontorretik Lezizara joan eta handik Andian barrena Lizarragako tunelera joz, hau zeharkatu eta Unanura itzuliz (7/8 ordu). Oso egitura bitxia duen mendia da eta bere itxura asko aldatzen da batetik edo bestetik ikusita. Satelite batetik ateratako irudiak (sitna.cfnavarra.es) ikus ditzakezue beherago: mutur luze hori da Beriain. Images
Attachments
Related nodes
[ibilbide] Uharte-Arakil .. Beriain submitted by batenbat at Sat, 2004-04-03 23:00 [ibilbide] Goñi .. Beriain submitted by batenbat at Mon, 2005-08-29 23:00 [ibilbide] Uharte-Arakiletik Beriainera igoera submitted by Jose at Mon, 2007-08-13 19:09 |
|||||||||||||||||||
| em.luberri.net is not responsible for any incorrect, unauthorized, or inappropriate content. The information you find on this site could be inaccurate. Use your judgement. |