Navigation
Euskal Mendiak
Lurraldeak
User login
|
Bianditz
Bianditz Oiartzun ibaiaren bailarako tontorrik garaiena da, Aiako Harria baino metro batzuk altuagoa baita. Gain soila du eta erraz irits daiteke bertara, errepidea gertu gelditzen baita. Gertu ditu zerrendako beste hiru tontor: Aiako Harria bera, Bunaniarri eta Zaria. Inguruko lepoetan ugariak dira historiaurreko aztarnak, mairubaratzak batez ere (Oianlekukoak esaterako). Badu ezagutzea merezi duen beste inguru polita ere: Artikutza. Artikutza Donostiako lurretan dagoen auzo txikia da, izen bereko urtegiaren ondoan. Urtegia dela eta ingurua nahiko ondo babestuta egon da urte askotan zehar eta egun baso aberatseko ingurua da. Errepidea bertaraino iristen bada ere ezin liteke autoz joan, Donostiako Udalaren baimen berezia izan ezean. Oinez ordea ibil daiteke barruti osoan zehar. Elama errekaren bailara ere ibiltzeko leku aproposa da (Miguel Angulok gomendatua _Gure Mendietako Bide Ezezagunak_ liburuan). Mikel Laboaren Trabuko abestiko Berdabio baserria ere inguru honetan da. Bailara honen beste berezitasunetako bat EHn euri gehien egiten duen lekua izatea da. Hauek denak gogoan hartzea komeni da ibilbide eder bat osatzeko orduan. Oiartzungo HOBIE elkarteak hauek denak jasotzen dituen mapa ederra egina du. Images
Related nodes
submitted by Jose at Sat, 2007-09-15 18:25 |
|||||||||||||||||
| em.luberri.net is not responsible for any incorrect, unauthorized, or inappropriate content. The information you find on this site could be inaccurate. Use your judgement. |