Navigation
Aragón
Lurraldeak
User login
|
Bisaurin
Parerik gabeko mendia... mendebaldetik etorrita, izan ere Pirinioaren ardatz nagusiak jauzi handi xamarra egiten du gora Bisaurinekin topo egitean. Hegoaldera erakusten duen bizkarra mugarri nabarmena da hegoaldeko lautadatik begiratuz gero, hura erreferentzia gisa hartuta erraza baita hurrengoak ezagutzea: Aspe, Collarada... Lizara eta Gabarditoko aterpeak izango dira abiapuntu erabilienak, biak ere H.ko isurialdean, Foraton-eko lepoaren alde banatan (Lizara gertuago halere). Lepo honetatik gora aldapa gogor eta zabal batek jartzen du tontorrerainoko bidea, neguan eskiatzaileen gozamenerako eta udan eguzki galdatan harritzan gora igo ezinik ibiliko diren mendizaleen nekerako. |
|||||||||||||||||
| em.luberri.net is not responsible for any incorrect, unauthorized, or inappropriate content. The information you find on this site could be inaccurate. Use your judgement. |