Elizondo (Etxaide auzoa) - Soralar - Burga - Basagar - Argañeta - Basagar - PR3 - Elizondo (OziExplorer)
Navigation
Euskal Mendiak
Lurraldeak
User login
|
Burga
Apal gelditzen da Burga aldameneko Argañeta, Alba eta, batez ere, Auzaren aldean, baina ezagutzea merezi duen inguru batean dago Burga, izan ere mendeetan zehar artzantzaren mesedetara moldatutako eremu baten erdian dago eta oso bazter politak gordetzen ditu bere altzoan: bordak, harrizko hesiak, larreak, harizti eta pagadiak, han hemenka azaleratutako baztango haitz mutur gorriak eta batetik bestera ibiltzeko senda ugari... Iñarbegi eta Beartzungo bailara ederren artean kokatuta dago, beste hainbat tontorren artean (Oiza, Maulitx, Soralar, Otxasko...) eta lepo luze batez (Basagar) lotuta dago Aldude eta Baztan bereizten dituen ardatz nagusiarekin. Han Urruska eta Argañetako tontorrak dituzue zain, nahikoa eskura, eta bidean, historiarreko hainbat aztarna (bi dolmen behintzat bai). Igotzeko aukera ugari dago. Horietako bat Elizondo nahiz Elbete aldetik abiatzen den PR3 bidea, Basagar leporaino heldu dena. Ibilaldi handi eta gogoangarri bat egin nahi izanez gero, Autza eta Argañetarekin batera igo daiteke, Iñarbegiko bailara inguratuz (ibilbide luzea da). Attachments
Related nodes
[ibilbide] Elizondo .. Burga submitted by inaxio at Sun, 2005-05-08 23:00 |
|||||||||||||||||
| em.luberri.net is not responsible for any incorrect, unauthorized, or inappropriate content. The information you find on this site could be inaccurate. Use your judgement. |