Navigation
Euskal Mendiak
Lurraldeak
User login
|
Burretxagana
Artadiak estalitako mendia, Urdaibai aldeko beste hainbat bezala. Tremoia aldetik abiatzen da biderik erabiliena eta ez da jarraitzen erraza. Estu hartzen du sastrakak bide hau tarte batzuetan, eta gora egin ahala aldapa areagotu egiten da. Haitzari oratu behar zaio pasarte batzuetan. Marka ugari dago bidean (pintura markak, plastiko zintak, harripilak), baina bakanduta daude (2007-07) eta tarte batzuetan arrastoa nahasgarria da, jaitsieran batipat. Gain aldea gora-behera gutxiko bizkar luze batek osatzen du. Bi buzoi ikus daitezke bertan, harriari lotuta, sastrakaren itzalean. Ez da ume eta hasi-berrientzako egokiena. Related nodes
[ibilbide] La jungla de Tremoia submitted by Tito Pueyo at Mon, 2004-01-26 00:00 |
|||||||||||||||||||
| em.luberri.net is not responsible for any incorrect, unauthorized, or inappropriate content. The information you find on this site could be inaccurate. Use your judgement. |