Itzuleran Andoain aldera jo eta tontorra ekialdetik inguratzen du, igoerako bidearekin bat egiteko geroago.
Navigation
Euskal Mendiak
Lurraldeak
User login
|
Buruntza
Inguruko mendiek bezala badu Buruntzak ere bere gurutzea, eta baita kalbarioa ere, izan ere Andoain, Lasarte eta Urnieta artean egoteak ez dio onura handirik ekarri. Bere karaitz gozoak erakarrita, badirudi alde guztietatik ari zaizkiola zein baino zein puska handiagoa kendu nahian: magal guztiak zulatuak ditu, sekulako urratuekin. Autobidea ere bertan du, Oria ibaiaren ertzean, eta tontorretatik bertatik entzuten garbi garbi auto eta kamioien hotsa. Basoak ere badira han hemenka, baina gain aldean otea eta sasia ere bada ugari, nahiz eta suteek nahikoa sarri garbitu dena. Mendiak berak itxura zorrotza erakusten du Andoain edo Hernani aldetik begiratuz gero, baina ez du zailtasunik. Karaitza tarteka azaleratuta dago, goialdean, gailurraren inguruan. Ermita parea ere badu, bata Lasarte eta Urnietako lurrak bereizten dituen gandorrean (Azkorte) eta Andoain aldekoan bestea (San Roke). Andoaingo Larramendi ikastolakoek badituzte hainbat ibilbide-proposamen mendi honen inguruak ezagutzeko. Lasarte aldetik abiatuz gero, Oria edo Oztaran auzoetatik abiatu zaitezkete, nahiz eta asfalto eta porlanezko bideak izan puska batean. Urnieta aldetik ere autoz joateko moduko bidea igotzen da Azkorteko ermitaraino. Attachments
Related nodes
[ibilbide] Lasarte - Oria .. Buruntza submitted by batenbat at Sun, 2004-03-28 00:00 |
|||||||||||||||||
| em.luberri.net is not responsible for any incorrect, unauthorized, or inappropriate content. The information you find on this site could be inaccurate. Use your judgement. |