Certascan

Height 2853 m
Mendialde Certascan
Localization ED50 UTM 31T X.358625, Y.4730380
ED50 42.712150 N, 1.273653 E.
Start points Ustou, Tavascan
Near · Trois Comptes · Ventolau
Lurraldeak »Lleida
Categories »EHMK


Certascan ez da 3.000 metrora iristen, baina ez du inguruan bertan ere itzal egingo dion beste gailurrik. Ez da halere bere altueragatik ezaguna, bere oinean duen izen bereko iboiarengatik baizik. Certascaneko iboia da Pirinioko berezko iboirik zabalena (honek ere presa du egina, baina haren ezean ere zabalena bera izango litzatekeela esan nahi da) eta baita iboi sakonenetako bat. Hori dela eta jende asko ibiltzen da azken honen inguruan eta gutxi akordatzen dira mendiarekin. 4X4etan igo daiteke ia bertaraino, iboiraino (mendiko taxi zerbitzu moduko bat dago antolatuta), eta horrek jende asko eramaten du. Gainontzean oso bailara lasaia da Tavascanekoa, 3.000korik ez dagoen tartean dagoelako beharbada, baina ikusgarria da inguru horretan dagoen iboi ugaritasuna: bada zoko bakoitzeko bat.

Images

Comments