Navigation
Cantabria
Lurraldeak
User login
|
Colina
Asón bailararen goikaldea hego-ipar norabidea duen bailara sakon-sakon bat da, 1400 metrotatik gorako karaitzezko mendiz inguratuta. Ekialdean RocÃas haitza eta Mortillano eta mendebaldean Porracolina eta Colina, besteak beste. Asón herria itsas mailatik 200 metro ingurura dago bailararen hondo-hondoan. Colinatik gertu, hegoekialdean, CarrÃo (1424 m.) izeneko tontor bat dago, eta bien artean Alto de las Estacas lepoa (1345 m.). CarrÃotik iparraldera El Senderón (1333 m.) eta La Madera (1355 m.) tontorrek osatzen duten gandorrak Porracolinarekin lotzen du. Hegoaldera luzatzen den gandorrak Pizarras (1474 m.), Veinte (1511 m.) eta La Mota (1586 m.) tontorrak ditu, eta Lunada mendatearekin eta Picón del Fraile-rekin lotzen du. Colinaren goikaldean larreak eta karst eremuak dira nagusi. Ekialdean Hoyón de Saco sakonunea aurkitzen da, Hoyo Grande izenaz ere ezagutzen dena. Hegoaldean berriz Brenavinto, Brenalengua eta Brenarromán sakonuneak. Inguruetan bada beste bitxikeri orografikorik: arrakalak. Las Hazas del Respiradero esaterako. Baina badira beste zenbait, hau baino haundiagoak direnak. 3 igoera nagusi ditu Colinak. Hauetako bi Asón mendatetik abiatzen dira. Alto de la PosadÃa lepoa baino zertxobait lehenago banatzen dira bi bide hauek. Batak Brenavinto sakonunea inguratu eta Las Hazas del Respiradero arrakala zeharkatzen du Alto de las Estacas lepora hegoaldetik iristeko. Besteak Los Castros de Horneo haitzak ekialdetik inguratzen ditu Hoyón de Saco sakonunera iritsi eta Colina ekialdeko magaletik igotzeko. Hirugarrena Asón herritik abiatzen da eta RolacÃa eta La Sota erreketan gora egiten du Alto de las Estacas lepora iristeko. Images
Related nodes
submitted by Jose at Tue, 2005-09-20 23:00 [ibilbide] Lunada-Ason mendatea-Estacas gaina -Lunada submitted by JFdeA at Mon, 2006-06-12 09:37 |
|||||||||||||||||||
| em.luberri.net is not responsible for any incorrect, unauthorized, or inappropriate content. The information you find on this site could be inaccurate. Use your judgement. |