Navigation
Aragón
Lurraldeak
User login
|
Collarada
3000koa ez izanagatik mendi handia da Collarada, izan ere ez dauka parekorik urrutira arte eta Pirinioaren ardatz nagusitik nahikoa bereizita gelditzen da. Hori dela eta gainditu beharreko gorabehera oso handia da, 2000 metro ingurukoa Canfrac aldetik abiatuz gero. Bada halere Villanuatik gora autoz igotzeko moduko pista bat, La Trapako larreetaraino igotzen dena (baimena eskatu behar izaten zen garai batean behitzat Villanuako Udalean pistan gora joateko eta ez da hau beti egoera onean egoten -bidera jausitako harriak, urak urratutako tarteak e.a.-). Gorabehera horrez gain zailtasun handirik ez du: eskuak erabili beharra tontorraren inguruan, ekialdetik (Collaradeta aldetik) nahiz mendebaldetik (Los Campanales aldetik) igota. Ikuspegi zabala eskaintzen du inguruko lurraldearen gain, Ip-eko iboia inguratzen duen zirkoaren gainean bereziki. Related nodes
[ibilbide] Canfranc-etik Ip aintzirara igoera submitted by Jose at Sat, 2007-07-07 19:37 |
|||||||||||||||||
| em.luberri.net is not responsible for any incorrect, unauthorized, or inappropriate content. The information you find on this site could be inaccurate. Use your judgement. |