Dulantz

Height 1239 m
Mendialde Urbasa
Localization ED50 UTM 30T X.577969, Y.4739143
ED50 42.800105 N, -2.046555 E.
Other names Ulanz
Start points Lezaun, Zunbeltz benta.
Near · Kerezmendi · Malkaxko · Azantza · Non dago? · San Adrian · Saratsa · Lokiz · Baiza · Santa Marina
Lurraldeak »Nafarroa
Categories »EHMK



Dulantz
Tontorra inaxio

Urbasako baso eta larre amaigabeetan gehien nabarmentzen den gaina da Dulantz, Malkasko baino metro gutxi batzuk gehiago. Haren aldean ordea ingurune jantziagoa erakusten du honek, Urbasa aldean ohikoak diren osagaiekin: pagoak, ipurua, ezpela, larrea eta karaitza. Abiapuntu erabiliena Zunbeltz benta, Lizarraga eta Abarzuza lotzen dituen errepidean. Ibilbidea luzatu nahi izanez gero nahikoa gertu gelditzen da Malkasko, errepideak zeharkatzen duen bailararen beste aldean.

Images

:)

:)

:)

:)

:D

:)

:)

:)

:)

:)

:)

:)

:)

:|

:|

:|

Related nodes

submitted by inaxio at Fri, 2004-04-02 23:00

Comments
Submitted by batenbat (not verified) on Mon, 2006-04-03 15:10.

Larunbatean abiatu nintzan mendi hau egiteko asmoz Zunbeltz-eko bentatik eta ezin izan nuen.
Bentatik pista bat abiatzen dek, baina, hura ez doa Dulantz mendira.
Norbaitek baleki Zunbeltz bentan zein bide hartu behar dan esketuko nikek.
Mendizale asko egina du bertatik abiatuta, baina, nik ez nuen bide egokia hartu, hau da, pista eder bat zegok, baina ,hura ez da.Zein bide da hartu behar dena?

Submitted by inaxio on Mon, 2006-04-03 18:35.

bentaren saihets batetik abiatzen da pista hori, errepidea ez beste aldetik. gogoan dudanagatik, bentaren ataritik abiatuta, hau eskubian utziaz inguratu behar da, atze aldean duen larrera abiatuz eta hala mendebaldera jotzen duen bidea topatuko duzu. nahiko nabarmena zen ni joan nintzenean, orain... ez dakit nola egongo den, baina diozun bezala, jende ugari ibiltzen zela iruditu zitzaidan eta harripilaz markatuta zegoela esango nuke.

Submitted by mou on Mon, 2006-04-24 13:01.

Kaixo Iñaxio.
Aurrekoan topatu nuen zein zen Zunbeltzeko bentak. Ni oker nenbilen, errepideko 22.Km-an zegoela uste nuen, bertan, Benta Berriko etxeak daude, justu bihurgunean, eta ni bertatik hasi nintzen txangoa Zunbeltz zelakoan. Hauek errepideko 20,5 km-an daude eta bertatik Dulantzera joateko, zuk ondo diozun moduan, bidea dago eta harri pilez ederki markatuta.
Eskerrik asko Iñaxio.

Submitted by Gari (not verified) on Tue, 2004-06-29 11:29.

Egunon, igandean Dulantz mendia egiteko esperantzan esnau ginan Ataungo nekazaturismotik. Zunbeltzeko bentan kotxia utzi ta pistatik abiatu ginan mapa, ura ta janari barik paseotxo bat zelakoan, txankletan jun ginan. 2 horduz jardun ta gero konturatu ginan errepidea beherantz zihoala ta buelta eman genun tontorra topau barik, alere ibilaldia erraza bezain ikusgarria izan zan. buelta emandakoan ta mendia urruntasunean ikustean konturatu ginan nonbaiten okertu ta beste bide batetikan jun ginela. Suposatzen dugu aintzinako zerraldoa zegoen tokitik joan behar zela baina ez gaoz oso zihur. Norbaitek informazio gehio badu eskertuko genioke duda hau kentzea eskerrik asko. Baita ere gomendatu nahiko nuke ibilaldi hau txirrindulaz egitea pista bikaina, erraza ta ikusgarria baita.