Navigation
Euskal Mendiak
Lurraldeak
User login
|
Egietako gain
Izen asko ditu mendi honek: Egietako Gain izendatzen du EHMKak, Tiratun izenaz ageri da kartografia ofizialean, Oiartzuri izenarekin aipatzen du Alpinaren mapak eta Iretako gain izenarekin ageri zen hemen lehenago. Gainean, alambre hesiak banatutako bizkar luzean, erpin geodesikoa eta buzoia. Ibiltzeko leku garbia da, baina ez da oin harrasto handirik nabari gain alde horretan. Eskas irudituz gero, aski da Adira jotzea, Lizartzuko lepotik gora. Eta gehiago nahi izanez gero, Zilbetiko bailara osoa inguratu dezakezue, bizkarrez-bizkar, aspertu arte. |
|||||||||||||||||||
| em.luberri.net is not responsible for any incorrect, unauthorized, or inappropriate content. The information you find on this site could be inaccurate. Use your judgement. |