Navigation
Euskal Mendiak
Lurraldeak
User login
|
Eguzkizko muinoa
Leitza inguratzen duten mendietako bat da Eguzkizko muinoa. Leitzan bertan hasi eta ekialdera luzatzen den bizkar luze baten amaieran dago tontorra, Usategietako mendatearen gainean, erdia larrez eta erdia pagadiz estalia. Usategietako mendatetik asfaltatutako pista bat igotzen da mendebaldeko bizkarrean dagoen antena instalaziora, baina mendatetik bertatik abiatuta ere igoera ez da luzea, nahiz eta aldapa gogorra izan. Ibilbidea luzatu nahi izanez gero itzuli ederra egin daiteke Leitzatik abiatu eta Aritzekin batera igota, biak Usategietako lepotik lotuz. |
|||||||||||||||||||
| em.luberri.net is not responsible for any incorrect, unauthorized, or inappropriate content. The information you find on this site could be inaccurate. Use your judgement. |