Itzuli txiki bat egiten du, Kalaberagainetik paseaz. Igoera zuzena egin nahi izanez gero, jaitsierarako egindako bidea jarraitzea aski da, Santa Ageda ermitatik paseaz. Tarte labur batzutan bidez kanpo.
Navigation
Euskal Mendiak
Lurraldeak
User login
|
Ekoiengo gaina
Haize erroten sail handi batek hartu du mendean mendi hau eta Erreniegaraino luzatzen den bizkar luzea. Errota hauetara heltzeko pista zabalek urratzen dute bizkar guztia eta horietan barrena ibili beharra dago bidea egiteko. Tontorrean bertan ere erpin geodesikoa porlanezko zutabe baten gainean dago, haize errotak baino gorago iritsi nahian-edo, baina zuhaitzez inguratuta dago eta ez bertaraino heldu arte ikusten. Basoa nagusi da bestela isurialde gehienetan. Bada beste tontor apalago bat ekialderago, buzoiduna, Kalaberagain izenarekin, hau ere haize erroten mendean gelditua. Attachments
|
|||||||||||||||||
| em.luberri.net is not responsible for any incorrect, unauthorized, or inappropriate content. The information you find on this site could be inaccurate. Use your judgement. |