Navigation
Euskal Mendiak
Lurraldeak
User login
|
Elimendi
Andiako hegoaldeko isurialdean nabarmentzen den gainetako bat da Elimendirena, ezagutzen erraza, bere buru zapalarengatik. Argiñano aldeko aldapak nahiko lehorrak eta soilak dira, iparraldekoak, berriz, pagadi labur batek estaltzen ditu. Han, iparraldean, metro batzuk gorago heltzen den izenik gabeko beste muino bat dago, erraz igo daitekeena ibilbidea luzatu nahi izanez gero. Mende askotan larrerako lurrak izan direnak txillar eta ezpelez betetzen ari dira, harresiak eta bordak erorita daude bazter askotan eta behi haziendak dira orain gehien ikusten direnak. |
|||||||||||||||||||
| em.luberri.net is not responsible for any incorrect, unauthorized, or inappropriate content. The information you find on this site could be inaccurate. Use your judgement. |